HISTORIAZALEENTZAKO ETA KULTURAZALEENTZAKO ARNASGUNEAK

RESPIROS PARA AMANTES DE LA HISTORIA Y LA CULTURA

HISTORIAZALEENTZAKO ETA KULTURAZALEENTZAKO ARNASGUNEAK

Bazen behin, duela urte asko, Araba izeneko probintzia batean …
Ondarean, artelanetan, hondar batzuetan edo hiribilduetako harresietan gordetako istorioak arnastea, Erdi Arora itzultzea, borrokak berpiztea eta antzinako leinuak ulertzea dira Araba izeneko narratzaile eder horren argudioetako batzuk, bertako kultura eta historia birsortzeko.
 

 ARABAKO ERROMANIKOAREN BITXIAK: ESTIBALIZ ETA ARMENTIA

Arabako ondare erromanikoak 240 elizaz baino gehiagoz osatutako altxor aparta du. Estibalizko Andre Mariaren santutegia eta Armentiako basilika dira Arabako erromanikoaren bi bitxi nagusiak.

Santutegi horren historiak ezkutatzen dituen sekretuak deskubritzeko gogoz joan behar da Estibalizko santutegira. Interpretazio Zentroan ere proiektatzen da bisitariarentzat “Arabako erromanikoa”. Gune horrek erromanikoaren jatorriari buruzko informazio zehatza eskaintzen du, Clunytarren ordenara itzulita, bai eta estilo horren Arabako ezaugarri ezagunenak ere. 

Elizako Atari Ederra bere ikonografiagatik nabarmentzen da, bai eta Arabako erromanikoaren hagaburutxo esklusiboengatik ere. Estibalizko Andre Maria probintziako zaindaria da, eta bi hitzordu ditu urtean: maiatzaren 1ean, ohiko erromeriarekin, eta iraileko bigarren igandean, Estibalizko jaiaren egun ofizialean.

Erromanikoaren kontsumitzailea Armentiako San Prudentziora iristen denean, harritu egiten da XVII. mendean zaharberritutako atari modernoaren aurrean, baina begirada zorrozten bada, XII. mendeko arrasto erromanikoak aurkitzen dira, eta horiei esker merezi du erromanikoaren bitxi titulua, estetikoki asko aldatu bada ere. San Prudentzio Arabako zaindaria da eta milaka arabar joaten dira erromerian ermitara apirilaren 28an.

 

 ELIZA MARGOTUEN IBILBIDEA: AÑUA, GAZEO, ALAITZA ETA ARBULO

Arabako Lautadan barrena ibiltzeak pinturaren edertasuna dakar, beste sentsazio askoren artean. Misterioa, sentimendua eta historia arnasten dira eliza margotuen ibilbide honetan, eta elkarren artean hurbil daudenez, erraza da batetik bestera autoz ibiltzea.

Aguraingo turismo bulegoan bisitak hitzartu daitezke eliza harrigarri horietara; hala, hainbat nazionalitatetako bisitariak erakarri ditu elizen barrualdeak: Alaitzako misterio apartagatik, Gazeo eta Añuako ondare interesagatik edo Arbuloko aurkikuntza eta zaharberritzeagatik.

Ezinbesteko lau altxor dira.

 

ARABAKO MUSEOAK

Gasteiztik irten gabe, gaien aniztasunagatik eta ondare baliotsu bat zaintzeagatik edozein bisitariren gustuak betetzen dituzten bost museo aurkituko ditugu.

Natur Zientzien Museoak XV. mendeko etxe gotorra den Otxanda Andrearen dorrean sartzeko aukera ematen du.

Arabako Arte Ederren Museoak bere garaian Elvira Zuluetaren etxea izan zenaren hormetan dauden bertako margolarien eta obra nazional handien erakusketak hartzen ditu. Zulueta abizenak hirian ez ezik, Kuban ere badu pisua.

Bibat Arabako Arkeologia Museoaren eta Bendaña Jauregian dagoen Fournier Karta Museoaren arteko fusioa da.

Ajuria-Enea jauregiari erantsita Arma Museo zaindua dago. Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak (Artium) jartzen du modernitate arrastoa.

 

SANTA MARIA KATEDRALA

Nahitaezko bisita da, Gasteizko katedrala monumentu paregabea baita; inspirazio-iturri ere izan zen Ken Follettentzat, Lurraren zutabeak lanaren jarraipena idazteko.

Tenplu gotiko hau bisitatzeak egonkortasun arazoek 1994an eliza ixtea eragin izana ulertarazten du; 2014an ireki zuten berriz. Zaharberritze-prozesuan zehar, "Obretan eta irekita" bisita-programari eutsi dio, eta finkatze-prozesuaren aurrerapenak ezagutzeko aukera eman du.

Triforiotik paseatzea, erronda-pasabidera sartzea, dorrera igotzea eta Gasteiz bisitatzen denean oraindik ikusten diren deformazio estetikoez harritzea ezinbesteko bisita da Gasteizera joanez gero.

 

 VARONATARREN DORRE-JAUREGIA

Probintzian ondoen kontserbatutako gotorlekuetako bat da, ur-hobia gordetzen duen gotorleku bakarra baita. Gaur egun, oraindik ere familiaren ondorengo zuzenak bizi dira dorrean.

Uribarri Gaubean, eraikin militar hori bisitatzeko eta harresiek islatzen duten historia ezagutzeko beharrezko informazioa ematen du turismo bulegoak.
 

KEXAAKO MONUMENTU MULTZOA

Euskal Herriko Monumentu Nazionala da eta Artziniegatik 11 kilometrora dago, Aiarako udalerrian. Kultura-ondasun kalifikatu ere izendatu dute, duen balio historiko-artistikoagatik.

Jauregi gotorra, San Juan Bataiatzailearen eliza, Arte Sakratuaren Museoa eta Adatseko Ama Birjinaren dorre-kapera nabarmentzen dira.

Osotasun historiko horrek hainbat arnasketa behar ditu bere osotasunean barneratzeko.

 

TRIKUHARRIEN IBILBIDEA

 

Harriak irakurtzea da historia eta historiaurrea interpretatzeko eskulibururik zehatzena. Aztarna arkeologikoak ugari dira, eta horien artean, megalitikoak nabarmentzen dira, handitasunagatik; beraz, Araba aspaldiko garaietatik populatuta egon zela adierazten dute.

El Sotillo, El Montecillo, Layazakoa, La Huesera gainekoa eta Sorginaren txabola (Elvillar) trikuharriak dira Arabako Errioxan barrena ibiltzeko beste arrazoi bat, eta ibilbide bat osatzen dute.

Lehen mailako beste monumentu bat Arabako Lautadako Sorginetxe trikuharria da.
 

ERDI AROKO ANTOÑANA ETA LABRAZA HERRIAK

 

Baliotsua zena baino ez zen harresitzen, eta urteekin harresi asko erori badira ere, oraindik perimetroa osorik mantentzen duten hiri-multzo haiek kontserbatu izanaren gehigarria eskaintzen diote bisitariari, mendeekin.

Antoñana eta Labraza harresitutako hiribilduen bi paradigma dira, eta araztasun arkitektonikoari eusten jakin dute, denbora eten egin dela emateraino.

Bi hiribilduetako kaleetan ibiltzeak Erdi Aroko antzezpen batean murgiltzea dakar, antzezle beharrik gabe.


ARTZINIEGA

1995ean izendatutako Monumentu Multzo Historikoa baino askoz gehiago da Artziniega, Aiarako haraneko herri hori Arabaren laburpen bat baita. Artziniegak historia, arkitektura eta hirigintza eskaintzen ditu, paisaia, gastronomia eta tradizioa; azken batean, euskal, arabar eta zentzumen idiosinkrasia biltzen ditu; ordena bakoitzak aukeratzen du.