Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Arabako Gabonetako tradizioak: familian gozatzeko planak, zaporeak eta uneak
Arabako Gabonetako tradizioak: familian gozatzeko planak, zaporeak eta uneak
2025-12-23

Gabonek Araba argiz, tradizioz eta esperientzia paregabeez betetako lurralde bihurtzen dute. Mendeetako ohiturak gordetzen dituzten herrietatik giro bereziaz argiztatzen diren hirietara, abendua da lurralde honen funtsa ezagutzeko unerik onenetakoa.

 

Data hauetan, Arabak ospakizun herrikoiak, naturan egiteko planak, gastronomia tradizionala eta publiko guztientzako kultur proposamenak uztartzen ditu. Jarraian, Gabonak esperientzia ahaztezin bihurtzen dituzten Arabako Gabonetako tradizio, ideia eta zapore batzuen ibilbidea proposatzen dizugu.

 

Olentzero eta Mari Domingi: protagonista nagusiak 

 

Olentzero

 Araban, Gabonen etorrera euskal tradizioko pertsonaia maitagarrienetako batekin ospatzen da: Olentzero, Mari Domingirekin batera.

Olentzero ikazkin zintzo eta atsegina da; Gabonetan menditik jaisten da opariz beteta, haurrek egindako desioak egia bihurtzeko. Mari Domingik lagundu egiten dio egun hauetan, lan eta ilusioz betetako egun bizi hauetan.

Urtero, abenduaren 24an, Gabon-afaria baino lehen, herri eta hiriak zeharkatzen dituzte kabalgatetan, musikaz, euskal mitologiako pertsonaiez eta emozioz betetako giroan, batez ere txikienentzat.

Olentzeroren kabalgataz gozatu ondoren, Gasteizen ohikoa da lagun eta senideekin hiriko erdiguneko kaleetan elkartu eta ardo beroa hartzea, ospakizun-giroari jarraipena emanez.
 

 

Non bizi daiteke tradizio ha?

  • Gasteizen, kaleak ilusioz betetzen dituen kabalgata jendetsuan.
  • Agurain, Amurrio edo Laudio bezalako herrietan, ibilbide intimoagoak egiten dira, xarma bereziarekin.

 

 

Gabonetako azokak eta hiria inguratzen duten argiak 

 

Hainbat astetan zehar, Vitoria-Gasteiz Gabonetako giro berezian murgiltzen da honako elementu hauei esker:

  • Andre Maria Zuriaren plazako argiztapena, aurten noria erraldoia eta tiobibo tradizionala protagonista direla, bai eta Kasko Historikoko eta hiriko erdialdeko kaleetako argiztapena ere.
  • Florida parkeko izotz-pista.
  • Gabonetako azokak, erdiguneko hainbat plazatan banatuta, tokiko saltokietako opariak eta produktuak aurkitzeko aproposak.
  • Artisautza-azoka Probintzia plazan, Arabako artisauen pieza berezi, original eta kalitatezkoak aurkitzeko leku ezin hobea.
  • Hiriko erakargarri handienetako bat Jaiotza Monumentala da, penintsulako iparraldean bisitatuenetakoa. Florida parkean kokatzen da, eta tamaina errealeko irudiekin Gabonetako pasarte ugari irudikatzen ditu: kobazuloko jaiotza bera, Deikundea, Erregeen etorrera, garbitzailea, ogibide tradizionalak (errementaria, harakina, okina…), Herodesen etxea eta landa-lanaren eszenak, mahastien artean edo idi parearekin egindako lanak, besteak beste.

Gainera, Laudio, Amurrio edo Bastida bezalako udalerriek ere azokak eta jarduerak antolatzen dituzte, musikarekin, kultur proposamenekin eta familia osoarentzako planez.

Tiovivo de Navidad en Vitoria

 
 

Noria en NAvidad

 
 

Tradizio bereziak: kandelak, errondak eta herri-antzezpenak

 

Arabako Gabonek nortasuna eta emozioa ematen dieten ospakizun bereziak dituzte:

  • Kandelen Gaua Gasteizko Erdi Aroko Kaskoan: urtero, Gabon-afariaren aurreko ostiralean, milaka argik kaleak argiztatzen dituzte, giro paregabea sortuz. Bertara hurbiltzeko aitzakia bikaina da, antolatzen diren ikuskizunez eta ardo beroaz gozatzeko.
  • Errondak eta gabon-kantak Moreda edo Peñacerrada bezalako herrietan, baita Arabako hiriburuan bertan ere.
  • Pastoralak eta antzezpen tradizionalak, bereziki landa-eremuetan.

Arlo honetan, aipamen berezia merezi du Laguardiako Belén Articuladoak: 200 urte baino gehiagoko historia duen jaiotza tradizionala, Santa Maria de los Reyes elizan kokatua. Mugimenduz eta soinuaz, pasarte biblikoen berreraikuntza bizia eskaintzen du, eta data hauetan ezinbesteko bisita da.

 

Noche de las velas

 

Gabonetako planak naturan 

 

Araba ezin hobea da Gabonak aire zabalean eta erritmo lasaiean bizitzeko:

  • Gorbeiako Parke Naturalean ibilaldiak, neguko paisaia ikusgarriekin.
  • Arabako mendizaleen artean oso errotua dagoen ohitura da urtea amaitzeko Gorbea igotzea lagunekin, hotzari aurre eginez; edo urtea hasteko Zaldiaranera igotzea.
  • Ullibarri-Gamboako urtegian eta Gasteizko Eraztun Berdean zeharreko ibilbideak.
  • Ur-jauzi eta begiratokien bisitak, neguko irudi zoragarriak eskaintzen dituztenak.
  • Arabako Errioxara ihesaldiak, ardoa, kultura eta lasaitasuna uztartuz.

Plan hauek errazak eta irisgarriak dira, eta ospakizunen artean atseden hartu nahi dutenentzat aproposak.

 

Arabako Eguberrietako zaporeak: tradizioa mahai bakoitzean 

 

Gastronomia da Arabako Gabonetako protagonista nagusietako bat.

 

Plater tradizionalak

  • Arkume esneki errea, familia askotako mahaietan ezinbestekoa.
  • Ardo eta fruitu lehorrezko konpota (orejoiak, mahatsak, aran pasa…), tradizio handikoa.

 

Gozokiak eta postreak

  • Goxua eta Arabako trufak, lurraldeko gozogile ospetsuen turroi eta polboroi artisauak laguntzen dituztenak.
  • Komentuetako gozogintza, modu tradizionalean egina.

 

Laguntzeko

  • Arabako Errioxako ardoak
  • Arabako txakolina
  • Sagardo artisauak, bereziki Aramaio ingurukoak

 

Kultura eta aisialdirako proposamenak publiko guztientzat 

 

Abenduan eta urtarrileko lehen egunetan, Arabak eskaintza zabala du:

  • Gabonetako kontzertuak elizetan eta antzokietan.
  • Jarduera bereziak Artium edo Bibat bezalako museoetan.
  • Tailerrak, ipuin-kontalariak eta haurrentzako jarduerak.
  • Tokiko ospakizunak, hala nola Gasteizko San Silvestre lasterketa tradizionala, 2022tik aurrera goizeko ordutegian egiten dena.

 

Bizitzen eta sentitzen den Gabonak 

 

Arabak tradizioa, natura, gastronomia eta kultura uztartzen ditu Gabon autentikoak eta une bereziez betetakoak eskaintzeko.

Familian egiteko plan baten bila bazabiltza, ihesaldi lasai bat nahi baduzu edo ohitura berriak ezagutu nahi badituzu, lurralde honek beti badu zerbait berezia eskaintzeko.

Gabon hauetan, Arabaren magiak harrapa zaitzala 
 

que tipo de viaje

 

 

Aztertu zure interesak Araban

Ez daude bi bidaiari berdin. Batzuek natura bilatzen dute, beste batzuek jaialdiak. Edozer gauza interesatzen zaizula ere, deskubritu zure plan perfektua.

 

IKUSI PLAN GUZTIAK
Planes en la naturaleza

NATURA

 

Planes culturales y tradiciones en Álava

KULTURA

 

Festivales en Álava

JAIALDIAK

 

Planes de museos en ÁLava

MUSEOAK

 

Ir de compras en Álava

EROSKETAK

 

Conde comer en álava

GASTRONOMIA

 

Rutas de senderismo en Álava

MENDI-IBILI

 

Patrimonio cultural en Álava

ONDAREA