Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Tres planes para conocer Laguardia
Tres planes para conocer Laguardia
07-10-2022

Arabako herri politenetariko bat, Arabako Errioxaren erdian daukagu. Erdi Aroko arkitektura, zari harresitua eta upeltegiak direla eta, Laguardia inguruko lekurik bisitatuenetako bat bihurtu da. Hemendik egun batzuk pasatzeko asmoa baduzu, plan onenak azalduko dizkizugu:

 

 

Bisita upeltegira

 

Laguardia beste herrietatik bereizten da bere ardoagatik. Beraz, inguruko upeltegi batera joatea, plan bikaina da pertsona askorentzat. Horietako askok bisita gidatuak dituzte, ardo dastaketa bat egiteko aukerarekin, eta horietako batzuek ere bai, jateko aukerarekin. Batzuk alde zaharrean daude, beraz, ezin hobea da herria pixka bat gehiago ezagutzeko eta bisita amaitutakoan bertan geratzeko. Baina beste asko kanpoaldean daude, mahasti paisaia eder batez inguratuta.

 

 

Laguardiako Aintzirak

 

Mendi ibilaldi bat nahiago baduzu, Laguardiako Aintziretako pasealekua ezin hobea da zuretzat. Ibilbide honek, Laguardiako Aintzira Guneko Biotopo Babestua bisitatzeko aukera ematen digu, mundu osoan babestuta dagoena. Herriko erakargarri natural nagusietako bat da, hegazti eta landaretza ugariekin. Lau hezeguneak osatzen dute: Carralogroño, Musco eta Carravalseca eta Prao de la Paúl.

Mendi-ibiliak egiteko eta bizikletaz joateko ibilbideak daude, Arabako Errioxa osoa zeharkatzeko. Aukera onenetako bat, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea egitea da, Laguardiako jarduera ezagunenetako bat.

 

 

La Hoyako herrixka

 

Bitxienentzat, Hoyako herrixka oso aukera interesgarria izan daiteke. K. a. - eko XV. mendean herri hori gaur egun Arabako Errioxa izenez ezagutzen dugunaren herrigune nagusia  izan zen. Orain, Hoyako herrixkak edo Hoyako museoak garai hartako bizimodua erakusten digu. Museo hau bi ataletan banatuta dago: alde batetik, interpretazio zentroa, XX. mendeko aztarnategi arkeologikoari buruzko informazioarekin eta bestetik, herrixkaren aztarnak aurki ditzakegu bere etxeen eta kaleen arkitektura ezagutzeko

 

Ikerketa askori esker, herrixka hori erasotu eta erre egin zutela ondorioztatu zen, eta horrek hirigune honen amaiera markatu zuen. Gaur egun, Laguardia izenez ezagutzen dugunari bide eman zion.

que tipo de viaje

 

 

Explora tus intereses en Álava

No hay dos viajeros iguales. Unos buscan naturaleza, otros festivales… Sea lo que sea lo que te interese, descubre tu plan perfecto.

 

VER TODOS LOS PLANES
Planes en la naturaleza

NATURALEZA

 

Planes culturales y tradiciones en Álava

CULTURA

 

Festivales en Álava

FESTIVALES

 

Planes de museos en ÁLava

MUSEOS

 

Ir de compras en Álava

COMPRAS

 

Conde comer en álava

GASTRONOMÍA

 

Rutas de senderismo en Álava

SENDERISMO

 

Patrimonio cultural en Álava

PATRIMONIO