Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Palacio Agustín Zulueta
Palacio Agustín Zulueta
15-12-2022

Zulueta jauregia, Arte Ederren Museoan aurki dezakezu. Gaur egun, Gasteizko eraikinik bereizgarrienetako bat bihurtu da, Fray Francisco pasalekuan kokatuta; hiriaren bihotzean. 1941-ean Arabako Foru Aldundiak erosi zuen, eta hortik aurrera jendeari irekitako museo bat bihurtu zen, doako sarrerarekin.


Jauregiak, soto bat eta hiru altuera ditu, elementu errenazentista, klasiko eta gotikoekin. Gainera, leiho handietatik, argi naturala sartzen da eta barruan dagoen kapera argiztatzen du. Kanpoaldean, lorategi eder bat aurki dezakezu, non jendeak argazki ugari ateratzen ditu. Gainera, bikote askok leku hau aukeratzen dute beren ezkontza-erreportajeko argazkiak egiteko.


Gaur egungo museoari dagokionez, 1850-1950eko euskal artean espezializatutako bildumaz goza dezakezu, Juan Ángel Sáez eta Juan de Barroeta bezalako artisten artelanekin. Baita, artelan inpresionistak eta postinpresionistak ere badaude, Dario de Regoyos, Francisco Iturrino edo Aurelio Arteta bezalakoak.
 

Arte Ederren Museoa

 

Ignacio Díaz de Olano, Arabako pinturaren pertsona garrantzitsuenetako bat, leku berezia dauka museoan, honako artelan hauekin: “El restaurante” edo “La vuelta de la romería del Calvario”. Zalantzarik gabe, artelan hauek museoa bereziagoa egiten dute. Bilduma horiez gain, museoak aldi baterako erakusketak eta bisita birtualak ere baditu.


Jauregia eta museoa pixka bat gehiago ezagutu nahi badituzu, web orri hau informazio guztia eskaintzen du.

que tipo de viaje

 

 

Explora tus intereses en Álava

No hay dos viajeros iguales. Unos buscan naturaleza, otros festivales… Sea lo que sea lo que te interese, descubre tu plan perfecto.

 

VER TODOS LOS PLANES
Planes en la naturaleza

NATURALEZA

 

Planes culturales y tradiciones en Álava

CULTURA

 

Festivales en Álava

FESTIVALES

 

Planes de museos en ÁLava

MUSEOS

 

Ir de compras en Álava

COMPRAS

 

Conde comer en álava

GASTRONOMÍA

 

Rutas de senderismo en Álava

SENDERISMO

 

Patrimonio cultural en Álava

PATRIMONIO