MICE - arabaturismo
Publicador de contenidos
Rincones excepcionales en los que juntarse y festejar, formarse, debatir, …
Araba Europako iparraldea eta hegoaldea konektatzen dituen kokapen pribilegiatuan dago. MICE turismorako eskualde ezin hobea da: hotelak, jatetxeak, konexio onak, edozein motatako ekitaldietara guztiz egokituta dauden guneak, upeltegiak, natura...
Gasteiz
Gasteiz hiri irisgarri eta xarmagarria da. 250 000 biztanle eta bizi-kalitate handiarekin, bere garapen urbanistikoak, dauzkan Eraztun Berdearen moduko gune berde ugariek, Salburuako hezeguneek edo El Prado edo Florida parkeen moduko parke ospetsuek biltzar- eta ekitaldi-turismoaz gozatzeko helmuga bikaina bilakatzen dute.
Alde zaharra ia ukigabe mantentzen duten hiri gutxien arteko bat da, eta hori hiriko gainerako elementu urbanistiko berritzaileekin integratu da era guztiz organikoan. Andre Maria Zuriaren plaza, Plaza del Matxete edo Foru plazaren moduko tokiek hiriaren nortasuna erakusten dute, baita hiritarrek eta hiriko erakundeek hiriko gunerik adierazgarrienei ematen dioten zaintza eta horiekiko errespetua ere.
Hiriko ekitaldien gune nagusia Europa Biltzar Etxea da. Gunean 4500 biltzar eta ekitaldi baino gehiago egin dira. Eraikinak hogei biltzar-areto, erakusketei egokitutako hainbat toki eta Francisco de Vitoria entzunaretoa (450 pertsonetarako behar adina leku duen areto handia) dauzka. Plaza del Matxete plazan, alde zaharraren erdigunean, Goiuri jauregia dago, XVI. mendean eraikia. Birgaituta egon arren, egitura eta estilo errenazentista ukigabe mantentzen ditu, eta gaur egun 220 pertsonetarako areto gisa erabiltzen den berebiziko gunea du. Alde zaharretik atera gabe, Montehermoso jauregia ikus dezakegu. Estilo errenazentista dauka ere, eta kultura- eta erakusketa-gune gisa erabiltzen da. Hori dela eta, erabilera anitzeko hainbat leku dauzka, baita proiekzio-aretoak eta 1500 m2 inguruko lorategia ere.
Gune horiez gain, hiriak ekitaldietarako eta ostatatzeko hainbat hotel dauzka. Silken Ciudad de Vitoria hotela hiriko ostatu ospetsua da, eta bai horrek bai Gran Hotel Lakua hotelak edo Parador de Argomániz hotel xarmagarriak aldi berean hiriaz eta kalitate handiko osatatuez gozatzeko aukera ematen dute.
Arabako Errioxa
Herriaren xarmez gain, Gasteiz kokaleku paregabe batez inguratuta dago: Arabako Errioxa. Eskualdeak munduko ardorik onenetarikoak ditu. Toloñoko mendilerro eta Ebro ibaiaren oinean, Guardia, Eltziego edo Labastidaren moduko herriek gastronomia-, turismo-, kirol- eta aisialdi-ekintza ugari eskaintzen dituzte Euskadiko hiriburutik gertu.
Oso urrun joan gabe, lehenago aipatu dugun moduan, Arabako Errioxak mota guztietako ekintzetarako ia neurrira egindako guneak ditu. Tradizio eta abangoardiaren nahasketari esker, Eltziegoko Marqués de Riscal, Guardiako Ysios edota Eskuernagako Palacio de Samaniego edo Bodegas Luis Cañas upeltegien modukoek mota guztietako ekintzak ospatzeko ezaugarri ezin hobeak dituzten guneak eskaintzen dituzte.