Birding eu - arabaturismo
Eduki publikatzailea
Birding
Espainian erregistratuta dauden hegaztien erdiak baino gehiagok gure zeruak zeharkatzen dituzte urteko une batean edo bestean, eta Arabako medi eta haranak talaia apartak dira hegazti horiek behatzeko. Gainera, sai arrek, sai zuriek eta antzeko espezieek hemen Europako populaziok onenetako bat dute.
ATARIA, SALBURUAKO HEZEGUNEEN INTERPRETAZIO ZENTROA
Biosferako pasealekua 4, Vitoria-Gasteiz
Arabak hegaztien sei behatoki dauzka, turismo-zerbitzu bikainekin (interpretazio-zentroak, seinaleztatutako bideak, eta arreta pertsonalizatua birdingaren zaletuentzat): Valderejo, Salburua, Ullibarri-Ganboako urtegia, Izki, Hegoaldeko Mendilerroak eta Guardiako aintzirak. Gune horietako bakoitzak ezaugarri eta berezitasun propioak dauzka.
Izkiko Parke Naturalak baso zabalak, mendiak, trokak eta hezeguneak gordetzen ditu, batere nabarmenak ez diren lekuak, sai arrea edo arrano beltza behatzeko; dena dela, parkeko izarra okil ertaina da, eta benetako erronka da bai hura behatuz gozatzen dutenentzat bai haren kontserbazioaren ardura dutenentzat, haren hazkuntza-eremuen lasaitasuna babestu eta zaindu behar duten heinean.
Okil ertaina deskubritu nahi dutenek ibilbide ornitologikoei buruzko informazioa eskura dezakete Izkiko Parketxean, Korresen.
Ullibarri-Ganboako urtegia, Gasteizetik oso hurbil, interes handiko beste gune bat da. Bertan hainbat espezieren bizitza behatu ahal dugu, adibidez kopetazuri, murgil eta txilinportena, edo koartza gorriarena ere bai. Mendixurreko Parke Ornitologikoa da hegaztiak ikusteko gune nagusia, eta bi bidezidorrek bi behatoki egokitutan sartzeko aukera ematen dute.
Kokalekua
Sei birding gune horiek Arabako beste hainbat eskualdetan daude; bertara heltzea erraza da Errepideen Foru Sarea erabiliz. Gune horien kokalekuak mapa honetan kontsultatu ahal dira.