Iron Man - arabaturismo
Iron Man
Iron Man
Gasteiz da Espainiako lehen hirietakoa, Santander eta Donostia hiriekin batera, 1986. urtean triatloi bat egin zuena. Denboraren poderioz, proba hori Europako onenetako bat bihurtu da, zirkuitu ikusgarriengatik. Izan ere, 2.200 parte hartzaile baino gehiago biltzen ditu.
Bi aukera eskaintzen ditu: tarteko distantzia eta distantzia luzea, eta bilduak ditu dagoeneko Munduko Txapelketa bat, Europako Txapelketa bat, Espainiako bi Txapelketa eta Espainiako bi kopa. Horretarako, osagai onenak ditu, alegia: antolaketa ona, maitemintzen duten zirkuituak eta dena ematen duen hiria eta pub.
Lehiatzeko bi modalitateetan (HALF eta FULL), lehen zatia igerian egitean datza, eta Uribarri Ganboako lakuaren uretan izaten da, Landako Parke Probintzialean. Ekologia balio handiko inguru pribilegiatua eta Gasteiztik oso gertu. Puntu horretan bertan, gainera, trantsizioko lehen area kokatzen da..
Lehiatzeko bigarren zatia, txirrindularitza, Arabako Lautadako paraje ederretatik igarotzen da, Uribarri Ganboako urtegiaren ertzetik, Elgeako mendizerrara zuzentzen da, Done Jakue Bidearen tarteak partekatuz trantsizioko bigarren puntura iritsi arte.
Hirugarren eta azken zatia, oinezko lasterketa, Gasteizko parke eta oinezkoentzako bideetatik barrena egindako hiri ibilbidea, helmuga Espainia plazan duena.
Lotura
Kokalekua
Uribarri Ganboako Urtegia, Arabar lautada eta Vitoria-Gasteiz.