Bizikleta txangoak

Bizikleta txangoak

Arabako lurraldean natura oso oparoa da. Arabako lurren ehuneko hogeita zazpi inguru Europako Natura 2000 Sare Ekologikoan sartuta dago, eta lurraldearen ehuneko hogeita hamarretik gora paisaia bereziak edo bikainak eta erregioko konexio biologikorako ezinbestekoak diren guneak dira

Pasabide, espazio eta paisaia natural bikainen sisteman ibilbide berdeen sarea ehundu da Arabako naturaren eta paisaien oparotasuna biltzeko asmoarekin. Sare honetako zidorretatik eta bideetatik ibiliz Arabako bazterrik ederrenak eta bertako naturaren bikaintasuna ezagutu ahal izango dituzu, eta Lurraldearen izaera, historia eta kultura ere bai.

Bizikleta modu ezin hobea da zidor eta bide horietatik erritmo lasaian ibiltzeko eta Arabako aniztasuna ezagutzeko, baso itzaltsuetan galtzeko, urmaelak eta urtegiak inguratzeko, pendizetara agertzeko, iluntzeez gozatzeko, arranoak, miruak eta koartza gorriak ikusteko edo, zorte handia izanez gero, ur-ipurtatsen bat.

Araban denetariko sentsazioak daude: haranak eta ordokiak, zuhaiztiak eta larreak, mendiak, ibaiak eta ur jauziak. Bakoitzak badauzka bere berezitasunak.

Arabako Foru Aldundiak, La Caixako Gizarte Ekintzaren laguntzaz, Arabako Ibilbide Berdeen Saretik bizikleta txangoak egiteko gida bat argitaratu du, lurraldea arakatu nahi duten txirrindularientzako 15 ibilbiderik onenekin. ‘Bizikleta txangoak Arabako Ibilbide Berdeen Sarean’ liburu-dendetan eta beste saltoki batzuetan lor daiteke, 5 eurotan.

15 proposamen dira, eta web honetako atal honetako behera kargatzeko eremuan ere eskura daitezke. Gizakia eta lurraldearen bereizgarria den natura bateratzea bilatzen du; 15 ibilbide horien bidez, Araba, bere paisaiak, kultura eta natura balioak ezagutu ahalko dituzu; astiro dastatzeko 15 gako. Zeuk ezarriko duzu erritmoa.