Mercado de Abastos Vitoria Gasteiz EUS

Hornidura Azoka

Gasteizko Hornidura Azoka hiriko tradiziozko azoka da. Lokalak eta bisitariak kalitate handiko produktu freskoak eskuratzeko bertara joaten dira. Bertako instalazioak, gainera, denboraren poderioz, topaleku, formakuntza eta aisiarako leku bihurtu dira.

  HORNIDURA PLAZA

    Jesús Guridi kalea, 1A

    01004 Vitoria-Gasteiz

 945 28 79 72

Hala, produktu fresko onenak -bereziki, Arabako baratzetik datozenak- eskaintzen jarraitzen duten tradiziozko postuei zortzi gastrotaberna gehitu zaizkie. Azken horietan pintxoak, hanburgesak, Mexikoko janaria, Italiako janaria, tortillak eta sushia dasta daitezke.

Halaber, Hornidura Azokak, azken eraberritzearen ostean, formakuntza zentro bat dauka, Abastos Cooking Center hain zuzen. Abastos Fundazioaren proiektu bat da eta espazio hori dinamizatzea eta gure hiriko hezkuntza balioen inguruan laguntzea ditu xede.

Goiko solairuan dagoen sukalde areto honek instalazio zabalak ditu ikastaroak, tailerrak eta gastronomia jarduerak garatzeko. 18 postu ditu, ikasleek sukalda dezaten eta ikas dezaten eta, haien aurrean, irakasleek kozinatu eta erakustaldiak egiteko eremu bat.