Txakoli

Arabako Txakolina

Arabako Txakolina Aiaraldean egindako “txakoli” ardoaren jatorria eta kalitatea egiaztatzen duen jatorrizko deitura da. Arabako zenbait udalerri deitura horri lotuta daude: Amurrio, Artziniega, Aiara, Laudio eta Okondo eta Bizkaiko Urduña herria.

Argibide gehiago

AMURRIOKO TURISMO BULEGOA

   Alday  3 – bajo (Edificio La Casona), 01470 Amurrio

  945 393 704

 turismo@amurrio.org

 

ARTZINIEGAKO TURISMO BULEGOA

   Artziniega Museoa – Arteko Aldapa 12, 01474 Artziniega

  945 396 210

 artziniegaturismo@gmail.com

LLODIOKO TURISMO BULEGOA

  Zumalakarregi 34, 01400 Llodio

  944 034 930

 topa@llodio.eus

Arabako Errioxan artisau moduan egindako ardo beltzen kalitatearen ondotik ezagutzen da batez ere Araba estatu mailan eta nazioartean. Hala ere, txakolina egitearen inguruan mendeetako tradizioa ere badauka. Txakolina, oro har,  nolabaiteko garraztasuna duten mahatsak hartuta egindako ardo zuria da.

IX. mendeko idatzizko testigantzek berretsi dute Aiaraldean, bereziki, Amurrion, Laudion eta Aiaran, txakolina jada egiten zutela.

Arabako Txakolinaren jatorrizko deitura gaztea da oraindik, eta hedatze bilakaera bete-betean dago. 2001ean jaio zen, laurogeita hamarreko hamarkada amaieran, Aiaraldeko ekoizle talde batek beren indarrak bildu zituenean euskal baserriei lotutako tradiziozko ardo bat egitea berreskuratzeko; izan ere, gainbehera bizian zegoen.

Egun, Arabako Txakolinak baditu ia 100 hektarea mahasti, 8 upeltegi eta kalitatezko ardo zuriaren ekoizpen handia, 600.000 botila ingurukoa.

Jakingura dutenentzako ohar bat. Etimologian adituen ustez, “txakolina” hitza “etxakoa” eta “etxeko egina” hitzetatik dator, eta hortik “etxakon” eta gero “txakon” hitzetarako bilakaera izan zuen, azkenean, “txakolin” hitzera heltzeko.

Txakolinaren ibilbidea

Txakolinaren ibilbidea: kalitatezko eskaintza enoturistiko osoa emateko elkarrekin lan egitea erabaki duten txakolinaren upeltegiek, turismo ostatuek, jatetxeek, turismo bulegoek, etab. osatutako ibilbidea.

Bisitariari txakolinaren upeltegien sekretuez eta dastatze espezializatuez gozatzeko aukera ematen dion eskaintza bat baina, aldi berean, Artziniegako hirigune historikoa edo Kexaako monumentu multzoa ikusteko aukera ere badago.

Aiaraldea ardoa eta historia da, baita natura eta gastronomia ere.

Hala, paisaia zoragarriak ditu, esaterako, Nerbioiko begiratokia edo Delikako arroila, Espainiako ur-jauzi altuena atzean edukita; baselizez eta baserriz beteriko zelaiak eta muinoak; eta gazta ekoizle artisauek haien lana eta lan horren emaitza gozoa agerian jartzen dituzten lurzatiak.