Uribarri ganboako urtegia - arabaturismo
Uribarri Ganboako urtegia
Uribarri Ganboako urtegia
Inguruari buruzko informazio turistiko gehiago
OFICINA DE INFORMACIÓN DE GARAIO
ARABAKO LAUTADAKO KUADRILLA
GORBEIALDEKO KUADRILLA
Bizitzaz eta memoriaz beteriko paisaiak
Uribarri Ganboako urtegia Arabaren bihotzean dago, Gasteiztik hamabost kilometro eskasera, eta, pasaia horretan, ura, memoria eta lurraldea etengabeko solaskide dira.
XX. mendearen erdialdean eraiki zuten, Zadorra ibaiaren gainean, ur-hornidura bermatzearren. Gaur egun, Arabako naturagune eta aisia-gune esanguratsuenetakoa da.
Urtegiak 1.400 hektareatik gorako ur-azalera du, eta 45 kilometrotik gorako perimetroa. Beraz, paisaia zabal, lasai eta aldakorra itxuratzen du, muino, larre eta basoz inguratua.
Ur horietan murgilduta, antzinako herriak eta laborantza-lurrak ditugu, urtegiaren beraren nortasuna osatzen duen aztarna.
Gaur egun, urtegia oinez edo bizikletaz zeharkatzeko aukera ematen dute bide berdeek eta landa-bideek, inguruko udalerri txikiak lotuz eta uraren lasaitasunaz gozatzeko behatoki ugari eskainiz.
Inguruneak naturaz aktiboki eta lasaitasunez gozatzera gonbidatzen du. Oinez edo bizikletaz, Mendixurko hezeguneetan hegaztiak behatuz, kayak-paseoak edo uretako jarduerak eginez, interpretazio-ibilbideez edo proposamen kulturalez… lurraldea hainbat ikuspuntutatik ezagutuko du bisitariak, urtegia bere erritmoan esploratuz, ikasiz eta gozatuz.
BARNEALDEKO HONDARTZAK
Urak eta naturak topo egiten duten lekuan
Urtegiaren ertzak aisialdi lasairako guneak dira. Urak, berdeguneek eta isiltasunak esperientzia paregabeak eskaintzen dituzte, beste leku batzuetan nekez aurki daitezkeenak.
Inguruan, barnealdeko hiru hondartza daude —Landa, Iparraldeko Garaio eta Hegoaldeko Garaio—, hirurak bandera urdindunak, uraren kalitatearen, ingurumen-kudeaketaren eta eskura dauden zerbitzuen eskuragarri. Parke probintzialen barruan daude, eta bainu-eremu seguruak, belardiak, zuhaitzak eta atsedenerako eta aisiarako espazioak eskaintzen dituzte. Gainera, mugikortasun urriko pertsonentzako sarbide egokituak eta zerbitzuak dituztenez, bermatuta dago hondartzen izaera inklusiboa, publiko guztientzako baitira.
Oinezkoentzako bideek, bidegorriek eta aisialdirako guneek ingurune osoa lotzen dute, eta oinez edo bizikletaz ibiltzeko eta urtegia hainbat ikuspegitatik ezagutzeko aukera ematen dute.
Oso eremu zabala denez, paisaiaz lasaitasunez goza daiteke, baita jenderik gehien dabilen hilabeteetan ere; hori dela eta, esperientzia lasaia eta paisaiarekiko errespetuzkoa sustatzen du.
Urtaroen magia
Urtegiaren ingurune naturalak paisaia aldakorra eskaintzen du urteko lau urtaroetan, eta urtaro bakoitzak esperientzia bereziak sortzen ditu.
Udaberria
Udaberriak kolorez eta bizitzaz beteriko mosaiko bihurtzen du paisaia. Basoek, belardiek eta hezeguneek bizitasuna berreskuratzen dute, eta hegazti askok leku aproposa aurkitzen dute, bertan, habiak egiteko edo migrazio-bideetan geldialdia egiteko. Egunak luzatu egiten dira, eta tenperatura epelek ingurua ezagutzeko gogoa ematen dute.
Uda
Udan, aire zabalaz gozatzeko gune ezin hobea da: bainua, bela, kayaka, paddle surfa eta iluntzeko paseoak. Argi-ordu luzeek eta haize leunak giro ezin hobea sortzen dute bidezidorretan barrena ibiltzeko, ibilbide berdea egiteko, gaueko zeruari begiratzeko edo uraren gainean islatzen den ilunabarra ikusteko.
Udazkena
Basoak okre, urre eta gorrixka kolorez tindatzen dira, paisaia bereziki fotogenikoa sortuz. Gainera, une ezin hobea da hegazti migratzaileak behatzeko, babesleku egokia aurkitzen baitute hezeguneetan.
Negua
Neguan lasaitasuna iristen da eta urtegiak bere alderdirik kontenplatiboena erakusten du. Goizeko lanbroak, argi leunak eta paisaiaren baretasunak giro berezia sortzen dute. Egun hotzetan, mendietako elurrak urtegiaren urdinarekin kontrastatzen du, eta lasaitasunez paseatzera eta hegazti negutarrak behatzera bultzatzen gaitu.
NATURA ETA BIODIBERTSITATEA
Natura eta biodibertsitatea
Actividades naturaleza e
Uraren eta biodibertsitatearen paisaia
Uribarri Ganboako urtegia Arabako naturagunerik baliotsuenetakoa da gaur egun; izan ere, urak ekosistema-dibertsitate handia sortu du han. Hezeguneek, lezkadiek, uholde-belardiek eta ibaiertzeko basoek balio ekologiko handiko mosaikoa osatzen dute (Natura 2000 Sarean dago).
Hegaztiak behatzeko eta argazkiak ateratzeko toki pribilegiatua
Mendixurko Parke Ornitologikoa penintsularen iparraldeko erreferente nagusietako bat da, eta hezegune garrantzitsuenetako bat. Bertako behatokiei esker, faunari eragin gabe urmaeletara hurbildu eta espezie ugari ikusmira ditzakegu, koartza hauskarak, zingira-mirotzak, ubarroi handiak, mokozabal arruntak edo anatido eta limikoloak, batez ere udaberriko eta udazkeneko migrazio-garaian.
Zeru irekiak eta gau izartsuak
Paisaiaren zabaltasunak eta argi-kutsadura txikiak zeruen kalitate handia ahalbidetzen dute; horregatik, urtegia leku aproposa da ilunabarrez eta gau izartsuez gozatzeko, lasaitasun- eta isiltasun-giroan.
Natura oinez edo bizikletaz
Bide berdeen eta landa-bideen sareari esker, urtegia oinez edo bizikletaz ingura daiteke, landa-guneak, naturaguneak eta ur gaineko behatokiak elkarlotuz. Urtegiko ibilbide perimetrala Arabako ibilbide zikloturista erakargarrienetakoa da.
Esperientzia turistikoak
Eduki publikatzailea
Kultura, historia eta ondarea
Kultura, historia eta ondarea
KUltura intro
Urpeko historiak
Urtegiko uretan dautza Arabako memoria hurbila osatzen duten historiak. Urtegia eraikitzeko, herri hauek desagertu ziren, guztiz edo zati batean: Azua, Garaio, Larrizar, Marieta, Mendixur, Mendizabal, Langara Ganboa, Orenin eta Zuhatzu Ganboa. Bertako biztanleek etxeak eta lurrak utzi behar izan zituzten paisaia berriari bide emateko. Gaur egun, iragan horrek bizirik jarraitzen du oroitzapenetan, familia-kontakizunetan eta uraren maila jaisten denean agerian geratzen diren aztarnetan.
Bideak, ondarea eta paisaia
Inguruneak landa-identitate sendoa du oraindik. Elizek, ermitek eta herri-ondareko elementuek lurrari lotutako bizimodua islatzen dute; bestalde, herrien arteko antzinako bideak ibilbide bihurtu dira, paseatzeko edo irakurtzeko, iragana eta oraina gurutzatzen diren liburu ireki bat balira bezala.
Memoriaren eta erresilientziaren lurraldea
Urtegiaren historia egokitzapen eta erresilientzia kolektiboaren kontakizuna ere bada. Pixkanaka, urtegiarekiko harremana aldatu egin da, eta lurraldea erabiltzeko eta baliatzeko modu berriak sortu dira, betiere iraganarekiko lotura emozionala galdu gabe. Espazio hau bisitatzea memoria partekatura hurbiltzea da, esanahiz betetako paisaia batera, non bat egiten duten kulturak, naturak eta giza esperientziak.
Esperientzia turistikoak
Eduki publikatzailea
Aplikazio habiaratuak
Informazioa eta erreserbak
Informazioa eta erreserbak
reservas links eus
Jarraian ageri diren enpresek Uribarri Ganboako urtegiaren inguruko ehun turistikoa osatzen dute, proiektuan parte hartu dute eta aurkeztutako esperientziak gauzatzen laguntzen dute.
HEGAZTIEN ETA NATURAREN BEHAKETA
- EQUINOCCIO NATURA http://equinoccionaturaleza.blogspot.com | @equinoccio_natura
- FAUNEANDO https://www.fauneando.com |
KAYAKEZ EGITEKO IBILBIDEAK
- AZOR KAYAKS https://www.azorkayaks.com | @azorkayaks
- PERCHZILLA https://perchzilla.com | @perchzilla_guides_and_rentals_
ARRANTZA
- PERCHZILLA https://perchzilla.com | @perchzilla_guides_and_rentals_
URPEKARITZA
- URPEKO https://urpeko.com | @urpekodiving
- AVENTURA ARDILLA @buceoaventuraardilla
BIZIKLETAZ EGITEKO IBILBIDEAK
- CAPITAL BIKES https://www.capitalbikes.es | @capitalbikes
- LURBIDE https://lurbide.com | @lurbide_
- GUIARTU https://guiartu.es | @guiartu_vitoria
INTERPRETAZIO-IBILBIDEAK ETA GIDAK
- ÁLAVA MEDIEVAL https://alavamedieval.com | @alavamedieval
- KALEARTE https://www.kalearte.com | @kalearte_turismo_y_cultura
- AITOR DELGADO TOURS https://www.aitordelgado.com | @aitordelgadotours
GARRAIO PRIBATUA
- BOOKROADS TOURS https://www.bookroad.eu | @bookroad_eu
BESTE GUNE INTERESGARRI BATZUK
- CLUB NÁUTICO DE VITORIA https://cnvitoria.com | @clubnauticovitoria
AGENTZIA HARTZAILEA
- GENUINE SPAIN https://genuinespain.es | @genuinespain
Jatetxeak eta ostatuak
Jatetxeak eta ostatuak
restaurantes listado
Jarraian ageri diren ostatu eta establezimenduek urtegiaren inguruko esperientzia osatzen laguntzen dute, bisitaria lurraldeko zaporeetara eta abegikortasunera hurbiltzen baitute.
JATETXEAK
- Ecobar Mi Castillo de Arena, Zurbano | https://micastillodearena.es | @micastillodearenaecobar
- La Benta, Mendíjur | @la.benta_
- Restaurante Aletegui, Argómaniz | https://paradores.es/es/restaurante-aletegui-parador-de-argomaniz
- Restaurante Etxe-Zuri, Landa | @restauranteetxezurijatetxea
- Restaurante Urbazter, Ullíbarri-Gamboa | https://www.urbazter.com | @urbazter
- Restaurante Club Náutico de Vitoria, Ullíbarri-Gamboa
- Uriko Taberna, Marieta
- Bar Restaurante Zurbano, Zurbano | @restaurantezurbano
- Eguzkilore Taberna, Durana | @eguzkiloreibarra
- Sagu Taberna, Durana | @sagu.taberna
- Cafetería Sologana, Durana | @bar_sologana_durana
- Bar Landederra, Elburgo
OSTATUAK
- Palacio de Luko 4*, Luko | https://www.palaciodeluko.com | @palaciodeluko
- Parador de Argómaniz 4*, Argómaniz | https://paradores.es/es/parador-de-argomaniz | @paradores
- Casa Rural Mirador Ardea, Mendíjur | https://www.miradorardea.com | @casaruralmiradorardeamendixur
- Agroturismo La Casa Vieja, Maturana | https://www.casaviejamaturana.com
- Casa Rural Sagasti Zahar, Maturana
- Villa Argómaniz, Argómaniz
- Balcón de la Llanada, Argómaniz

