Cuevas de Mairuelegorreta - arabaturismo
Mairuelegorretako kobak
Mairuelegorretako kobak
Mairuelegorretako kobak eta bertako inguruak espeleologia egiteko Euskadiko lekurik ikusgarrienetariko bat dira. Hain zuzen ere, Gorbeiako Parke Naturaleko kobarik ezagunenetarikoak dira, eta aztarnategi paleontologiko garrantzitsuak dituzte.
SARRIA PARKEKO ETXEA
Termino Lekanda, s/n, 01139 Sarria, Álava
ZUIAKO KUADRILLAKO TURISMO BULEGOA
Plaza Bea-Murguia s/n, 01130 Murguia
Gaur egun burdin hesi batek babesten du sarbide nagusia. Sarrerak 7,40 metroko zabalera eta gehienez 3 metroko garaiera du, bai eta 12,5 kilometroko garapena eta 215 metroko sakonera ere, eta ur korronteek bost maila sortu dituzte.
Galeriarik ezagunenak Kapera, Atzaparkada, Haitz Handia eta Deabruaren Putzua dira. Sarreratik 300 metrora areto handi bat dago. Mila lagun sartzen dira eta urtero folklore jaialdia egiten da bertan.
Mairuelegorretako kobek euskal mitologiarekin duten lotura izenean bertan azaltzen da (Mairu=Mari); gainera, jainkosa handi horren bi bizilekuetako bat dela uste da. Horrez gain, kondaira batzuek diotenez, koba horren barruan idi larru batean ezkutatutako altxor handia dago.
Kobaren barrualdea bisitatzeko baimena behar da, eta gida espezializatu batekin sartu behar da. Dena dela, bisitariek aukera dute kobaren aho nagusiraino ibilalditxoa egiteko edertasun handiko alderdi batean zehar.
Kokapena
Kobak Zigoitian daude, Gorbeialdeko Kuadrillan.
Murua Gasteiztik 14 km-ra dago, gutxi gorabehera. Behin Muruara iritsita, Gorbeia ll urtegien ondoko errepidetik jarraitu behar da.