Villa Lucia Ardoaren Erakustokia - alavaturismo
Villa Lucia Ardoaren Erakustokia EUS

Villa Lucia Ardoaren Erakustokia
Tradizioa eta ikus-entzunezko azken teknologia nahasten dituen museo espazioa eskaintzen dio bisitariari Guardian dagoen Villa Lucia Ardoaren Erakustokiak, ardoaren historia eta errituak eta ardogintza atseginez, modu praktikoan eta eraginkorrean ikusteko.
Ibilbide hori egiteko, 4Dko proiekzio berriak ditu, baita aromen, usainen eta koloreen dastatze birtualak; panel didaktikoak; lanbideen antzezpena samintasunez oroitzen diren txokoetan; maketak, tresnak, hologramak eta jakingura duten horientzako laguntza interaktiboak ere.

Halaber, lorategiak ditu, Samaniego alegialariaren familiaren garai bateko finkatik barrena paseo bat emateko: 10.000 metro koadro, mundu guztitik ekarritako zuhaixkak eta espeziak dituen lorategi botanikoa, oroitzapenezko eskulturak dituzten natura txokoak, ur-jauzi erlaxagarriak, barietal bikainen erakusketa eta oso aspaldiko makinak biltzen dituen espazioa.
2011. urtetik “Ametsen lurrean” 4D esperientzia eskaintzen du, eskualdea deskubritzeko zentzumen efektuak dituen laburmetraia zoragarria. Horrez gain, hainbat jarduera enoturistiko eskaintzen ditu. Urteko larunbat guztietan “dastatzen ikasteko hastapen tailerrak” ematen dira.
Bilerak egiteko areto ugari ditu, baita ospakizunetarako (banketeak, ezkontzak, etab.) jatetxe bat ere, erreserba aurretik egin behar da.

ARDOAREN ERAKUSTOKIA
Logroñorako errepidea z/g, Guardia
TELEFONOA
BISITEN ORDUTEGIA
ASTEARTETIK LARUNBATERA
10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
IGANDE GOIZETAN
10:00etatik 14:00etara.
IGANDE ARRATSALDE ETA ASTELEHENETAN
Itxita, erreserba duten taldeen bisitetarako izan ezik.