Olarizuko Erromeria

Olarizuko Erromeria

XIX. mendetik, Ama Birjinaren Jaiotzaren jaiaren –irailaren 8a- ondorengo astelehenean, herri erromeria bat egiten da Olarizuko zelaietan, Gasteizko hegoaldean, muinoaren gailurrean dagoen gurutzeraino igotzeko.

Goiz horretan bertan Gasteizko Udalbatzak urteroko bisita egiten du udalerria mugatzen duten mugarrietara, hiriko alkatea buru dela. Arratsaldez, belardian hainbat jarduera ludiko izaten dira familia osoarentzat. Erromeria honekin udako zikloa itxi eta uztagatik eskerrak emateko nekazari erritua betetzen da.

 

Kokapena

Olarizuko zelaietan: