Euskal Buztingintza Museoa - arabaturismo
Ollerieta – Euskal Buztingintza Museoa EUS
Ollerieta – Euskal Buztingintza Museoa
Euskal Buztingintza Museoa Elosua udalerriko Ollerieta auzoan dago. Natura edertasun handiko landa inguru batean dago museoa, Urkiolako eta Gorbeiako Parke Naturalen artean, Arabako urtegien ertzean.
OLLERIETA - EUSKAL BUZTIGINTZA MUSEOA
Ollerieta kalea 9, 01170 Elosu
Ordutegiak eta xehetasun gehiago ikus ditzakezu esteka honetan:
Eraikina birgaitutako antzinako lapiko denda bat da, 1993an publikoari irekitakoa. Blanka Gomez Segurak jarri zuen martxan leheneratze osoko asmo handiko proiektu hori.
Lapiko denda, 1711. urtean eraikitakoa, Ortiz de Zarate familiaren hainbat belaunaldik lan egiteko erabilitako lehengo buztingintza tailerra zen. 1958. urtean, Urrunagako urtegia eraikitzeko obrak amaitu zirenean eta buztinlariek hornitzeko baliatzen zituzten lurrak urak hartu zituenean, jarduera bertan behera utzi behar izan zuten, ez baitzuen haien lehengai nagusia, buztina hain zuzen, ur azpian geratu baitzen.
Eraikinaren ondoan antzinako labe izugarria dago. Lau angeluko oinplanoa da eta bederatzi metroko altuera dauka. Mendetan zehar labe horren barnealdean milaka pieza egosi ziren 1958. urtean jarduera gelditu zen arte. 1993. urtetik Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusian monumentu gisa gehitu zen.
Buztingintza Museoko jarduera erakargarrienetako bat produkzio tailerra bisitatzea da. Bertan, buztinlariak lanean ikus daitezke eta lan egiteko teknikei eta metodoei buruzko azalpen oro jasotzen da.
Tailerrean piezak nola egiten diren ikus daiteke, baita mila graduko tenperaturaren inguruan lehen aldiz laberatu aurretik erdiko lana ere.
Ontzien esmalteztatua eta dekorazioa prozesu baten amaiera da. Esmalteztatu eta dekoratu ostean, bigarren aldiz laberatzen dira, esmalteak beirazteko eta koloreak ezartzeko. Amaitutako piezak salgai jartzen dira.
Horrez gain, museoaren dendan buztingintza tailerrean egindako piezak salgai jartzen dira. Antzinako piezen erreprodukzioak, jatorrizko ezaugarriekin eta tamainarekin, egiten dira. Halaber, jatorrizko piezak eta dekorazioak oinarri dituzten diseinuak gehitu dira eta ontzi garbigailuan eta mikrouhin labean erabil daitezkeen zeramikazko material berriak gehitu dituzte. Piezak aginduta ere egiten dira.
Kokapena
Gasteiztik N-240 errepidea hartu behar da (Barazar norabidean), 20 bat minutu.
Bilbotik (ordubeteko bidaia) N-240 errepidea hartu behar da. Museoa errepidean bertan dago, Ubide eta Legutio artean.
Donostiatik, berriz, A-8 autobidea hartu behar da Durangora arte eta gero Durango Legutiorekin lotzen duen eskualdekoa.