Sobrongo Natur Ingurunea - alavaturismo
Sobrongo Natur Ingurunea

Sobrongo Natur Ingurunea
Sobron Arabako probintziaren hego-mendebaldean dago.
Ura bere historiaren funtsezko ataletako bat da, hainbat arrazoirengatik. Alde batetik, Ebro ibaiaren bazterrean dagoelako, eta bestetik, XIX. mendean eta XX. mendearen erdialdera arte goieneko garaia izan zuelako bertako bainuetxeko ur mineral eta medizinalei esker. Hain zuzen ere, horregatik bainuetxe horri “Espainiako Vichy” deitzen zioten. Orain, bertako urak Uraren Museorako inspirazio dira, baita abentura zentrorako gozamen iturri ere.

Landan egun pasa egiteko leku aproposa da inguru hori. Gaztainondoen zelaian bazkaldu ahal dugu, edo igerilekuetara jaitsi ahal gara.
Gainera, ekologia eta paisaia aldetik Sobron interes handiko eremua da, eta eremu horretan nabarmentzekoa da Ebro ibaiak zeharkatzen duen haitzartea. Landaredi joria animalia espezie ugariren habitat naturala da; hain zuzen ere, Natura 2000 Sarean BIL (Batasunaren Intereseko Lekua) deklaratuta dago, baita Batasunaren Intereseko Habitat ere. Halaber, Hegaztien Interes Bereziko Zona ere da.

Ingurunea ezagutu ahalko duzu zaldiz ibilalditxo atsegina eginez, bizikletaz edo hainbat lekutan mendi ibilaldia eginez, eta via ferrata erabiliz; modu horietan guztietan ziurrenik natur ingurune paregabea deskubrituko duzu.
“Arriskuak” gustuko badituzu ez duzu galdu behar “Sobrongo Abentura Zentroa”. Bertan hainbat jardueraz gozatu ahalko duzu, tirolina, kayaka edo piraguismoa, “Stand Up Paddle”, “BIG SUP”, paintball, eskalada, mendiko ibilaldiak, orientazioa, arku tiroa eta urpekaritzako bataioa.

Ur Museoa beste gune erakargarri bat da. Euskadin parerik ez duen instalazioa da, bai edukien aldetik bai diseinuaren aldetik. Jende guztiarentzat da, oro har, eta gune interaktiboa da. Teknologia modernoek eta simulazioek erraz ikasteko eta aldi berean dibertitzeko aukera ematen dute.
Gainera, oinarrizko elementu izan nahi du Uraren Museoak ingurumen hezkuntzan, eta bisitariak sentsibilizatzen ditu natur baliabideak babestu, ingurumena hobetu eta ura arduraz kontsumi dezaten.

Kokalekua
Lantaron udalerrian. Añanako Kuadrillan.
Burgosko mugan, Miranda de Ebrotik 18 kilometrora eta Gasteiztik 45 kilometrora.
A-2122 errepidea.
Galeria >>
Informazio gehiago
Enpresek bisita gidatuak antolatzen dituzte. Informazio gehiago Udal Turismo Bulegoan eta Bide Berdeko Interpretazio Zentroan, edo +34 945 410 226 telefonoan.
SOBRON TURISMO BULEGOA
C/ La Presa nº 1
Sobrón
TELEFONOA
ASTEARTETIK LARUNBATERA
10: 30etik 14: 00etara
16: 00etatik 19: 00etara
IGANDE ETA JAIEGUNETAN
10: 30etik 14: 00etara
VALDEGOVIA TURISMO BULEGOA
C/ Arquitecto Jesús Guines, nº 46
Villanueva de Valdegovía
TELEFONOA
AÑANAKO KUADRILLAKO TURISMO BULEGOA
C/ Pza. de los Fueros, nº 11
Rivabellosa
TELEFONOA