Centros Nordic Walking - arabaturismo
Nordic Walking
Nordic Walking
Araba paradisua da ibilketa nordikoaren edo nordic walkingaren zaleentzat; hain zuzen ere, Euskadin kirol jarduera horretarako berariaz diseinatutako zentroen erdia baino gehiago gure lurralde historikoan daude.
Webgunea:
Zentro horiek ibilbideak eskaintzen dituzte aire zabaleko jarduera osasungarri hori egiteko eta aldi berean udalerri batzuen eta besteen paisaia, natura eta kultur arloko aberastasuna ezagutzeko.
Guztira ibilketa nordikoko 14 zentrok Arabako eskualde guztiak barnean hartzen dituzte eta kirol hori egiteko modua ematen diete Gasteizen, Arabako Errioxan, Arabako Lautadan, Arabako Mendialdean, Gorbeialdean eta Añanan ostatu hartzen dutenei. Hala, Araba bisitatzera etortzen diren pertsona guztiek euren ostatutik hurbil nordic walkingerako informazio guneren bat eta ibilbideren bat izan ahal dute.
Eskaintza honek barnean hartzen ditu 62 ibilbide, lau mailatan antolatuta (oso erraza, erraza, zaila eta oso zaila), eta guztira 600 kilometro dira. Arabako ibilketa nordikoko 14 zentroak honako hauek dira: Arabako Teknologi Parkea, Bastida, Zigoitia, Barrundia, Dulantzi, Burgelu, Iruraiz-Gauna, Agurain, Donemiliaga, Asparrena, Gaubea, Arraia-Maeztu, Kanpezu eta Bernedo.
Zentro horiek ibilbideen mapak eta informazio panelak jartzen dituzte zaleen esku.
Informazio gehiago
Seinaleztatutako ibilbideei buruzko informazio guztia (zailtasun maila, luzera eta desnibela), mapa kartografikoak eta jendeari arreta egiteko guneak hemen daude eskuragarri.
Kokalekua
Ibilketa nordikoko 14 zentroak Arabako hainbat eskualdetan daude; bertara heltzea erraza da Errepideen Foru Sarea erabiliz. Zentroen kokalekuak mapa honetan ikus daitezke: