Santuario de Oro - arabaturismo
Oroko Santutegia
Oroko Santutegia
Oroko Andra Mariaren Santutegia, Bitoriano eta Jugo herrien ondoko mendi batean kokatuta dagoenak, erakargarritasun bikoitza dauka: XVI. mendeko gurtzarako leku garrantzitsu baten arte eta historia balioa eta itsas mailatik gorako altuera 850 metrokoa duen begiratoki pribilegiatua duen pasaia balioa. Bertan, alde batetik, Zuiako harana eta, bestetik, Arabako Lautada ikus daitezke.
Hori egon badagoela dioen lehen agiri ezaguna 1138. urtekoa da. Maria Lopez andreak Najerako Errege Monasterioari Oroko Andra Mariaren Santutegia dohaintzan emateko eskritura da, Estibalizko Andra Mariarenarekin eta Magnarrieta eta Urretxuko Santa Maria Monasterioekin batera (horiek biak Zuiako haranean kokatuak).
Lekuan topatutako arkeologia hondarren arabera, ingurua K.a. 750. urtetik okupatua egon zen eta mendeak daramatza Oroko Andra Maria Birjinaren etxe izaten. Antzina-antzinatik hartu da irudi hori Zuiako haraneko zaindaritzat, hori adierazten den agiririk ez badago ere.
Gerta daiteke Oro toponimia izenaren jatorria euskara izatea, baita haraneko toponimia guztia ere. Euskarazko termino askok daramate oro izena. Halaber, “or” toponimian erabilitako atzizkia da. Altuera, goratze, goren maila esan nahi du eta santutegia bere baitan duen mendiari Oro izena esanahi hori kontuan hartuta jarri zaiolakoan.
Santutegiak mendeetan zehar aldaketa ugari jasan ditu, XI. mendearen amaieran eta XII. mendearen artean jatorrizko eliza erromanikoa altxatu zenetik hain zuzen. Tertzeleak eta ligaturak dituzten tenpluko gangak XIV. eta XV. mendekoak dira eta sakristiako igeltsuzko ganga faltsuak, berriz, XVIII. mendekoak.
Bi zatitan banatutako tamaina handiko eraikuntza baten aurrean gaude: ate nagusiak hona darama: dobela handietan egindako erdi puntuko arkuko portikora (horren gainean udaleko aretoak eta kofradia daude); alboetan, aterpe erosoetarako; ezkerraldean, kanpai hormara; atzean eliza eta sakristiara; eta iparraldean taberna eta jantokietara.
1913. urtean eraikuntza desagertzear egon zen tamaina handiko sute baten ondorioz. Haraneko elizetako kanpaiak behin eta berriz jo zituzten eta auzotar guztiak bertaratu ziren sugarrak itzaltzeko eta santutegia osorik suntsi zedin saihesteko eta ondoren berreraikitzeko konpromisoa hartu zuten.
Kokapena
Oroko Andra Mariaren Santutegia Gasteiztik 22 kilometrora dago eta Bilbotik, aldiz, 51 kilometrora. Gasteiztik N-622 errepidea hartua, irteera Murgian. Bilbotik A-68 errepidea hartu, irteera Altuben. Jarraian, Zarate, Manurga, Murua, Gopegi eta Zigoitiko beste herri batzuetarako sarbidea N-240 errepidetik ere iristen da, Barazar mendatetik.