Asteburuko planak - arabaturismo
texto planes de fin de semana EUS
Asteburuko planak Araban
Arabak bazter liluragarriak dauzka, haietan arnasa sakon hartu, begiak itxi eta burua nahiz bihotza irekitzeko… Horregatik, bazter horietan guztietan galtzea da Araba ezagutzeko erarik onena.
Jarraian proposatuko dizkizugun sei Touring ibilbideen bitartez sentsazio intimo eta sakonak bizitzera bultzatuko zaituen lurralde batean murgiltzera gonbidatuko zaitugu. Ibilbide horietan barrena ametsetakoak diruditen espazio naturalak daude zure zain. Toki horietan tontor batean sentitzen den gelditasunaz edo basotik paseatzeak eragiten duen babesaz gozatzeko abagunea izango duzu. Beste garai bateko agertokiak ere topatuko dituzu; bertan, oroitzapenak sepia kolorez tindatzen dira. Horrez gain, esperientzia kultural eta gastronomikoak ere zure zain izango dituzu, zure burua errudun sentiarazi gabe mota guztietako plazerez gozatzeko aukera emango dizutenak.
Bi edo hiru egunetan autoan egiteko ibilbide dibertigarri eta errazak dira, oinez edo bizikletan egiteko tarte txikiekin. Zure kabuz, familiarekin edo lagunekin gozatzeko paregabeak dira… Bertan, bizitako sentimendu eta bizipenak dira nagusi.
Araba osoak galtzera gonbidatzen zaitu. Hori dela eta, zure lehentasunak gai zehatz batzuetan zentratu daitezkeenez, ezin izan diogu beste iradokizun batzuk emateko tentazioari eutsi. Iradokizun horiek ibilbide bakoitzaren eskuinaldean eta ezkerraldean aurkituko dituzu, interesen arabera banatuta: natura, ondarea, enogastronomia, turismo bizia, familia-turismoa eta ekitaldiak.
Inork ez daki zehatz-mehatz azaltzen zoriontasun deritzogun barneko bake delako hori zertan datzan, baina Araba ezagutzeak sorrarazten duen sentimenduaren antzekoa da. Paisaiak, kondairak, zaporeak… ingurunearekin bat egiteko. Galtzeko bazter paregabeak, zure buruaz jabetzeko.