Santa Cruz de Campezo - arabaturismo
Santikurutze Kanpezu
Santikurutze Kanpezu
Santikurutze Kanpezu Kodes mendilerroaren, Hornillo mendiaren, Done Kristobal mendiaren eta Lokiz mendilerroaren artean dago eta, horregatik, paisaia erakargarria, lasaia eta ondo mantendutakoa izateaz harro egon daiteke.
SANTIKURUTZE KANPEZUKO TURISMO BULEGOA
Carretera Vitoria-Estella, 7 - 01110 Campezo/Kanpezu
+34 945 405 424
+34 945 41 05 77
arabakomendialdea@arabakomendialdea.eus
Pago, erkametz eta aritzez osatutako basoak, lehengo monasterioen hondarrak, errotak eta baselizak herri honen osagarrietako batzuk dira.
Baskoien adoptatuak ziren eta 823. urtean arabiarrek indarrez hartu zituzten barduliarren tribua lur horietan bizi izan zen, gutxienez K.a. 18. urtetik. Harana Gaztelako Alfontso VI.aren erreinaldian berreraiki zen eta XII. mendean hiribildua harresitutako gotorlekua zen.
Hiribildua babesten zuten gaztelua, harresiak eta ateak pixkanaka-pixkanaka eraitsi ziren Independentziaren Gerran eta Gerra Karlistan eta, hala, plazan harresiaren hondarrak eta gaztelura zeramaten kaleen izenak bakarrik geratu ziren. Hirigune historikoa kale nagusi batek osatzen du, kale estuek eta kantoi aldapatsuek zeharkatzen dutena.
Plaza hiribilduaren erdigunean dago, hirigune historikoa hirigune modernoarkein lotzen duena eta bertan udalaren eraikina dago. Bertako garai bateko etxeei dagokienez, erdi puntuko arkua duten ateak, hainbat fatxadatan dauden armarriak eta ezkutuak (Diaz de Antoñana, Estenesgas eta Uriartetarrenak, esaterako) gailendu behar dira.
Jasokundeko Andra Mariaren eliza, Euskadiko monumentu historikotzat jotako XIV. mendeko tenplu gotikoa, nabarmentzen da historia eta arte ondareari dagokionez. Domingo Guevarak 1529. eta 1552. urteen artean egindako portada arku zorrotz batek apaintzen du. Arku hori erliebea duten kapitelek errematatutako sei pare baketoik osatzen dute.
Erdi puntuko arkuko bi ateren bidez sartzen da portiko itxian. Bertan, XIII. mendeko beste portada bat dago, Pietatearen erliebeekin.
Tenpluaren kanpoaldean zenbait zeinu gotiko ikus ditzakegu, hasierako tenpluaren ohitura erromanikoa dutenak, esaterako, leihate itsuak eta giza buruak dituzten txakurrak. Antzinako dorrea 1574. urtean eraitsi zuten eta gaur egungoa eraikitzen hasi ziren harlanduzko harri trinkoekin kanpandorreraino, kanpaietan erdi puntuko arkuekin.
Honako hau gailentzen da barrualdean: erretaula nagusia, lau zutabe handirekin apaindutako XVII. mendeko multzo ederra; Fernan Ruiz de Gaona jaunaren hilobi gotikoa oinetan txakur bat duela; Errenazimentuko koru gotikoa, XVI. mendekoa, arku beheratua duena pilastretan eskoratua eta erliebeekin, tertzeleteak dituzten nerbiodun gangarekin.
Koruak dituen intxaurrondozko aulkiak aipatu behar dira, ohorezko aulkien goialdean Jesus hamabi apostoluekin eta bizkarraldeetan paisaiak eta giza irudiak irudikatuz egindako erliebeen zizelkatzeagatik.
Santikurutze Kanpezuren kanpoaldean Ibernalo Andra Mariaren baseliza dago, oraindik lehengo elizaren kanpai horma duena, baita Done Joan Pierola fraide frantziskotarren komentuko aurriak ere.
Non dagoen, nola iritsi
Santikurutze Kanpezu Gasteiztik 39 kilometrora dago eta Arabako hiriburutik biderik egokiena A-132 errepidea hartuta egiten da.