FesTVal en Álava Turismo - arabaturismo
FesTVal eu
FesTVal
FesTVal Gasteizko Telebista Jaialdia ekimen aitzindaria da Espainian. 2009ko irailaren 1ean sortu zen, eta telebista baino lantzen ez duen lehen jaialdia da, haren formatu guztiak jorratuz: lehiaketak, magazinak, sailak, kultura, hezkuntza eta gizarte zabalkundeko saioak, albistegiak, haurren, gazteen eta helduen entretenimendua, etab.
Jaialdiak estatuko telebistetako emankizun zerrendako pertsonarik ospetsuenak biltzen ditu urtero, sarien bidez haien lana aitortuz.
Telebista Jaialdia ikusle guztientzat dago pentsatuta eta haren helburua Euskadiko hiriburuan irailaren lehen astea telebistaren jai handia bihurtzea da, estatu eta nazioarte mailako hedadura emanez. Baina telebistari lotutako profesionalentzat ere badago pentsatuta; izan ere, aste horretan berezko topaketa berezia sortzen da sortzaile, gidoigile, ekoizle, banatzaile, publizista eta kazetarien artean.
Telebista Jaialdian kateek eta enpresa ekoizleek sasoiko sailik nabarmenenak eta programa berriak aurkezten dituzte, baina jaialdiak beste gauza batzuk ere eskaintzen ditu, hala nola bien emanaldiak eta maratoiak, mahai-inguruak hedabideetako profesional ezagunekin, lanaldiak, kaleko telebista tailerrak eta zuzeneko saioak, omenaldiak eta sariak…
Eta hori guztia, estatuko eduki orokorreko kate guztien eta EiTBren (euskal telebista publikoa) laguntzaz, azken hori gertaeraren anfitrioiarena egiten duelarik. Halaber, kate autonomikoek eta eduki orokorrekoak ez diren edo ordaintzekoak diren beste batzuek nahiz hainbat artista interesgarrik ere parte hartzen dute.
Nola Iritsi FesTValera?
Autoz
Jaialdira A-1 edo AP-1 autobideen bidez irits daiteke Madrildik edo Donostiatik bazatoz, edo A-68aren bidez Bartzelonatik edo Bilbotik bagatoz.
Autobusez
Autobus guztiak iristen dira Euskaltzaindia plazako geltokira (Tlf. 945 161 666). Terminalean diharduten autobus konpainiak hauek dira: Bilman Bus, Continental Auto, Eurobus, Alegría Hnos., Alsa-Enatcar Taldea, Arriaga Taldea, La Burundesa, La Unión, Pesa, Socitransa eta Vibasa.
Trenez
Trenez bidaiatzea gogoko baduzu, Gasteizeraino garraiobide horretan iristea oso atsegina da. Goza itzazu Arabako paisaiak Euskadiko hiriburura hurbiltzen zaren bitartean.