San Prudencio eu

San Prudentzio jaiak

San Prudentzio, Tarazonako apezpiku ere izan zen anakoreta eta elizgizona, Arabako zaindaria da XVII. mendearen erdialdetik, eta haren eguna apirilaren 28an ospatzen da, baina haren omenezko jaiak egun bat lehenago hasten dira, Gasteizko Probintzia plazan danborraden erretretak joz –Arabako Foru Aldundiko tronpeta- eta atabal-jotzaileen doinuetan-.

GASTEIZKO TURISMO BULEGOA

   Espainia plaza 1. zk, 01005 Vitoria-Gasteiz

  945 161 598

  turismo@vitoria-gasteiz.org 

Danborradan Arabako sukaldariak eta sozietate gastronomikoen ordezkariak batzen dira, amantal eta kapelu zabalak jantzita, txistu eta danborraren soinuetan kaleetatik ibiliz. Egun horietan ohikoa da perretxiko nahaskia eta barraskiloak jatea.

 

San Prudentzio egunean Armentiako basilikarako herri erromeria bat egiten da santuaren erlikiak gurtzeko. Ospakizun erlijiosoa amaitutakoan, tenplua inguratzen duten zelaietan gastronomia lehiaketak, fanfarre desfileak, herri kirolak eta beste jarduera batzuk egiten dira.

 

Gainera, aitzakia ezin hobea dira tradizioa behar den tokian jartzeko; izan ere, ziur gaude iraganetik ikasteak laguntzen digula orainari eta etorkizunari aurre egiten.

 

Kokalekua

Festa gehienak Espainia plazan, Probintzia plazan eta Armentiako lurretan izaten dira.