Antoñana - arabaturismo
Antoñana
Antoñana
Nafarroako Antso ‘Jakituna’ erregeak antzinako gotorleku baten gainean, 1182. urtean, eraikitako hiribildu gotortua.
ARABAKO MENDIALDEKO TURISMO BULEGOA
Carretera Vitoria-Estella 7, 01110 Santa Cruz de Campezo
945 40 54 24 | 945 41 05 77
Herriak Erdi Aroko egitura bere horretan, ukitu gabe, mantendu du, baita lehengo harresien zati handi bat ere. Herri honen ezaugarria hauxe da: paraleloan dauden eta iparra-hegoa norabidean dauden hiru kale kantoien, kale estuen eta egurrezko teilapea duten pasabideen bidez lotzen dira.
Herria zeharkatzen duen kale Nagusitik ibiltzea, hasierako bi sarrerak konektatuz, lehengo Gaztelako eta Nafarroako erreinuen arteko mugako eskualde honen historian barrena ibiltzea da. XVI. mendeko dorre-etxea, XVI. mendeko ezkutuak dituzten harrizko jauregiak eta Erdi Aroko arkitektura popularreko etxeak, hau da, harrizkoak eta egurrezko sarrerarekin, memoria honen ezaugarriak dira.
Harresia du Antoñanak berezitasuna. Babes funtzioa baliatzeko sortu zen –hamabi metrora arteko altuerak horren fede ematen du– baina, denbora igaro ahala, etxebizitzei gehitu zitzaien, eraikitzen ziren etxeen beste horma bat bailitzan eta, hala, gaur egun leihoak eta balkoiak hurbiltzen dira eta zulatu egiten dute.
Antzinako espetxea ere harresian eraikia dago, eta, haren areto batean, objektu etnografikoak daude erakusgai jarrita.
Bertako inguruak senderistei, mendiko txirrindularitzaren zaleei eta zikloturistei bide eta ibilbide aukera zabala eskaintzen die.