Semana napoleonica

Napoleoniko astea

1813ko ekainaren 21ean Gasteizen Europako historiaren ibilbidean erabakigarria izan zen gatazka armatu bat gertatu zen: soldadu aliatuek, Wellingtongo Dukeak eta Alaba Jeneralak gidatuta, José Bonapartek berak eta Jourdan Mariskalak gidatzen zuten frantses armada garaitu zuten, eta haiek Iberiar Penintsulatik betiko bidaltzea ekarri zuen horrek.

GASTEIZKO TURISMO BULEGOA

Espaina Plaza, 1 (01005)

 945 161 598

turismo@vitoria-gasteiz.org

Link Gasteizko ibilbide napoleonikoa Gasteizko ibilbide napoleonikoa

Bataila hain izan zen garrantzitsua Europa gatazkatsu hartan, ezen Beethovenek berak sinfonia bat idatzi baitzuen hura ospatzeko, “Wellingtonen garaipena”.

Bataila horrek Espainian frantses okupazioa amaiarazi eta Fernando VII.a berriz tronura ekarri ez ezik, aliatuek Napoleonen armada ahalguztidunaren aurka izandako garaipenak Europako historiaren noranzkoa ere aldatu zuen. Austriak, Prusiak, Errusiak eta Suediak negoziazioak hautsi zituzten Napoleonekin eta berriz ekin zioten gerrari, hura Leipzigen (Alemania) garaituz.

2013an Gasteizek eta Arabak hirian eta lurralde historikoan jazotako gertaera historikorik garrantzitsuenetako bat ospatu zuten. Berrehun urte geroago, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak lurralde historikoko erakunde, elkarte eta taldeekin batera lan egin zuten gertaera historiko garrantzitsu hori gogoratzeko.

Gertaera horren berrehungarren urteurrena ospatu ondoren, hiria Hiri Napoleonikoen Europar Federazioan sartu zen eta bi urtean behin batailaren berregite historikoa antolatzen du.

2015ean Europako Kontseiluak Europako Kultura Ibilbide izendatu zituen ibilbide napoleonikoak, Europaren ideia identifikatzen duten ibilbide historikoen artean sartzeko (ibilbide horien artean daude, besteak beste, Donejakue bidea, Ibilbide Flamigeroa edo Caros V.aren Ibilbidea). Hiri Napoleonikoen Europar Federazioa da ibilbidearen arduraduna, eta Gasteiz da presidenteordea.

Gasteizko Batailaren berregite historikoa egiteko, Europako zenbait tokitatik –Frantzia, Erresuma Batua, Portugal, Austria, Belgika eta penintsulako zenbait puntu- garai hartako kanpamentu bateko eguneroko bizimodua, instrukzioa eta armen maneiua irudikatzeko iritsitako bostehun bat berregile datoz.

Halaber, desfilea egiten dute Gasteizko Batailan hildako guztiak eta Gasteizko Alaba jenerala omentzeko.

Bestalde, berregite historikoak jasotzen dituzten eszenatokietan, armada frantsesaren eta aliatuaren arteko borrokek galtzerik ez duzun ikuskizun ikusgarria eskaintzen dute.

Helburua gertaerak gauzatu ziren kokaleku eta eremuei balioa eman eta gertaera historiko bat zabaltzea da, ikusleen ezaugarriak eta interesak kontuan hartuz. Xede hori bateragarria da beste jarduera paralelo batzuekin, funtsezko ideia bati laguntzeko xedez: historia lehen pertsonan bizitzeari.

 

Kokapena