Arabako Magia Jaialdia Magialdia - alavaturismo
Arabako Magia Jaialdia

Magialdia
Urtero Vitoria-Gasteiz ilusionismoaren Europako hiriburua bihurtzen da Nazioarteko Magia Jaialdiari esker (Magialdia). Zenbait egunez 75 ikuskizun inguru eskaintzen ditu hiriak, munduko mago ospetsuenetako batzuk protagonista direla.
Emanaldi gehienak doan egiten dira espazio publikoetan, Gasteizko kale eta plazetan. Artistak hainbat herrialdetatik datoz eta zentzumenak eta logika nahasten dituzten ikuskizunak eskaintzen dituzte.
Azken urteotan, Magialdia Gasteiztik kanpora ere joan da, magia-ikuskizunak eta -tailerrak lurralde historiko horretako herrietara eramateko. Horrela, antzoki-konpainia bihurtu da, antzinako eran.
Programazioa askotarikoa da eta, besteak beste, eskola-umeentzako magia, magia tailerrak, tranbiako magia, magia eta zinema, alde zaharreko ibilbide magikoak, magiarekin lotutako erakusleihoak, etab.
Informazio gehiago
Estekak
GASTEIZKO TURISMO BULEGOA
Plaza España, nº 1
oRDUTEGIA
URRITIK EKAINERA.
ASTELEHENETIK LARUNBATERA
10:00etatik 19:00etara.
GANDE ETA JAIEGUNETAN
De 11:00etatik 14:00etara
de 16:00etatik 18:00etara.
UZTAILA, ABUZTUA ETA IRAILA
ASTELEHENETIK IGANDERA.
10:00etatik 20:00etara.