Kaizedo Behekoko Lakua

Kaizedo Behekoko Lakua

Arreo-Caicedoko lakua Arabako hego-mendebaldean dago, Lantaron udalerriko Caicedo Yuso eta Arreo guneen artean.

AÑANAKO KUADRILLAKO TURISMO BULEGOA

 Miguel Diaz de Tuesta plaza z/g

01426 Salinas de Añana

   +34 945 351 386

  turismo@cuadrilladeanana.es

Informazio gehiagorako:

Caicedo Yusoko Lakua eta Arreo KBE Caicedo Yusoko Lakua eta Arreo KBE

Caicedo Yuso edo Arreokoa Euskadiko laku naturalik garrantzitsuena da. 680 metroko altueran dagoen eremu hori Euskadin dagoen laku sistema iraunkor bakarra da. Barnealdean nabarmentzekoa da malba zurien azalera handia, eta mailarik sakonenetan algak eta “utricularia” izeneko landare haragijalea hazten dira.

Gesaltza Añanako Gatz Harana ur gaziz hornitzen duen Gesaltza Añanako diapiroaren muturrean dago laku hau. Bertara bisita eginez, lakuaren inguruko mendi hegaletan mota askotariko landaredia ikusiko dugu, zurbeltzak eta erkameztiak, eta urarekin lotura duten komunitate oso bitxi batzuk, ur gezetako nahiz ur gazietako espezieekin.

Biodibertsitate paregabea barnean duen hezegune honetan kopetazuri arruntaren eta uretako beste hegazti batzuen populazio iraunkorra dago, eta gainera, hegazti migratzaileen geldiune da. Natura 2000 Sarean dago eta Nazioarteko Garrantzizko Hezeguneetako bat da.

Inguruetan San Vicenteko Erdi Arloko nekropolia eta Lakuko Ama Birjinaren Erdi Arloko baseliza daude. Azken hori, Gorpuzti-egunaren bezperan egiten den erromesaldiaren helmuga da. Halaber, interesgarria da handik hurbil San Joan Akrekoaren monasterioa, Ozpinatarren eta Herrandarren jauregiak eta Andre Maria Villaconeskoaren eliza ezagutzera joatea.

Localización

Lantaron udalerrian. Añanako Kuadrilla.

Turiso mendilerroan dago, Gesaltza Añanako diapiroaren hegoaldeko ertzean. Hara heltzeko, Pobestik Gesaltza Añanara doan A2622 errepidea har dezakegu. Gesaltza Añanara heldu baino lehen, Viloriara doan A-4318 errepidea hartuko dugu, eta handik Arreoraino jarraituko dugu. Gomendagarriena, bide horretan, gutxi gorabehera kilometro batez jarraitzea da, Lakuko Ama Birjinaren baselizara heldu arte. Baseliza ezkerraldean dago, errepidetik 100 bat metrora.

Autoz, bizikletaz edo oinez heltzeko aukera dago, baina Gesaltza Añana –bidezidorrari jarraituz–, Arreo edo Biloria herrietatik joatea gomendatzen da.

Heltzea ez da erraza, kokalekua ez baitago argi seinaleztatuta. Komenigarria da autoa lakura heldu baino lehen uztea, lakuak ez daukalako aparkalekurik.