Araiako Umorezko Antzerkiaren Jaialdia

Araiako Umorezko Antzerkiaren Jaialdia

Araiako Umore Antzerkiaren Jaialdia urtero egiten da abuztuaren erdialdean. Kaleko nahiz areto barruko ikuskizunak eskaintzen dira, doan nahiz sarrera ordainduta, goizetik gauera.

ARABAKO LAUTADAKO TURISMO BULEGOA

 Calle Mayor, 8 
  01200 Salvatierra-Agurain

   945 30 29 31

  info@arabakolautada.eus

Ikuskizun nagusiak barnean hartzen dituen eraikinetako bat Arrazpi Berri kiroldegia da, munduan antzoki orrazia barnean hartzeko diseinatutako kiroldegi bakarra.

Kultur ekitaldi hori 1994an sortu zuen Porpol Antzerki Taldeak. Hasieratik Araiako Antzerki Taldeak laguntza eman du, eta Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta, batez ere, Asparrenako Udalaren babesa izan du. Geroago beste entitate pribatu eta publiko batzuk agertu ziren laguntzaileen zerrendan.

Sortu zenetik, Jaialdian hainbat antzezpen egin izan dira, bai kalean, bai barruan, haurrentzat eta helduentzat, euskaraz, gazteleraz edo keinuaren hizkuntza unibertsalaren bitartez, euskal produkzioak eta estatuaren gainontzeko produkzioak eta nazioartekoak. Jaialdia hazi egin da kualitatiboki eta kuantitatiboki urteen joan-etorrian, eta gaur egun udako aisialdiaren erreferentzia da.

Horretarako, hauek izan dira eragile nagusiak: etengabe asmo handiko eta kalitate handiko antzezpen eskaintza bilatzea, proposamen berritzaileenak eta jendetza handia biltzen duten proposamenak bateratzea; eta antolatzaile talde osoaren profesionaltasuna eta grina. Antolatzaile talde horretan herriko zein kanpoko pertsonak parte hartzen dute eta, beren ahaleginei esker, Jaialdia antzerki arloko hitzordu saihestezin eta ezinbesteko bihurtu da.

Kaleko ikuskizunetako batzuk Araban Araiaz bestelako beste udalerri batzuetan antzezten dira.

Informazio Gehiago

 

Araiako Antzerki Jaialdia abuztuaren 15a inguruan egiten da eta lau edo bost egun irauten du. Abuztuaren 15a egutegian noiz suertatzen den, horren araberakoak izango dira datak eta iraupena. Jaialdiko egun bat eta Artzainaren Eguna beti egun berean izaten dira. Hain zuzen ere Artzainaren Egunean artisautza eta nekazaritza azokak eta Idiazabal gaztaren lehiaketa egiten dira.

Sarrerak Araian nahiz Gasteizko eta Aguraingo hainbat lekutan erosi ahal dira.

 

 

Kokalekua

 

Oso erraza da Araiara heltzea, A-1 autobiaren ondoan dagoelako (385 irteera, Araia/San Roman). A-1 autobidetik irten ondoren A-3020 errepidea hartu behar da, Araiarantz.

Garraio pribatua nahiz publikoa erabil daitezke bertara iristeko. Gasteiztik linea erregularreko autobusa dago, eta trena ere bai, Araiatik 3 kilometrora gutxi gorabehera dagoen Albeiz herrira.