Birding - alavaturismo
Birding

Birding
Espainian erregistratuta dauden hegaztien erdiak baino gehiagok gure zeruak zeharkatzen dituzte urteko une batean edo bestean, eta Arabako medi eta haranak talaia apartak dira hegazti horiek behatzeko. Gainera, sai arrek, sai zuriek eta antzeko espezieek hemen Europako populaziok onenetako bat dute.
Arabak hegaztien sei behatoki dauzka, turismo-zerbitzu bikainekin (interpretazio-zentroak, seinaleztatutako bideak, eta arreta pertsonalizatua birdingaren zaletuentzat): Valderejo, Salburua, Ullibarri-Ganboako urtegia, Izki, Hegoaldeko Mendilerroak eta Guardiako aintzirak. Gune horietako bakoitzak ezaugarri eta berezitasun propioak dauzka.
Izkiko Parke Naturalak baso zabalak, mendiak, trokak eta hezeguneak gordetzen ditu, batere nabarmenak ez diren lekuak, sai arrea edo arrano beltza behatzeko; dena dela, parkeko izarra okil ertaina da, eta benetako erronka da bai hura behatuz gozatzen dutenentzat bai haren kontserbazioaren ardura dutenentzat, haren hazkuntza-eremuen lasaitasuna babestu eta zaindu behar duten heinean.
Okil ertaina deskubritu nahi dutenek ibilbide ornitologikoei buruzko informazioa eskura dezakete Izkiko Parketxean, Korresen.
Ullibarri-Ganboako urtegia, Gasteizetik oso hurbil, interes handiko beste gune bat da. Bertan hainbat espezieren bizitza behatu ahal dugu, adibidez kopetazuri, murgil eta txilinportena, edo koartza gorriarena ere bai. Mendixurreko Parke Ornitologikoa da hegaztiak ikusteko gune nagusia, eta bi bidezidorrek bi behatoki egokitutan sartzeko aukera ematen dute.
Kokalekua
LSei birding gune horiek Arabako beste hainbat eskualdetan daude; bertara heltzea erraza da Errepideen Foru Sarea erabiliz. Gune horien kokalekuak mapa honetan kontsultatu ahal dira.
MAPA
Estekak
Informazio gunea
ATARIA, CENTRO INTERPRETACION HUMEDALES DE SALBURUA
Paseo de la Biosfera 4, Vitoria-Gasteiz
945 254 759
OFICINA DE TURISMO DE LAGUARDIA
Calle Mayor 52 (Casa Garcetas), Laguardia
945 600 845
CASA DEL PARQUE DE IZKI
Korres
945 410 502
CASA PARQUE DE VALDEREJO
Lalastra
945 353 146
CENTRO DE INFORMACIÓN DE ULLIBARRI-GAMBOA
Parque Provincial de Garaio
695 782 498
PARQUE ORNITOLÓGICO DE MENDIXUR
Mendixur-Garaio
695 782 498