Arabako Arte Ederren Museoa - alavaturismo
Arabako Arte Ederren Museoa

Arabako Arte Ederren Museoa
Arte Ederren Museoa, Gasteizko Frai Francisco pasealekuan kokatua, artea, historia eta arkitektura maite dutenentzat derrigorrezko bisita da.
Batez ere, jakina, 1850-1950 aldiko euskal eta arabar artearen eta XVIII. eta XIX. mendeetako espainiar artearen lan garrantzitsuez osatutako arte-bilduma interesgarriagatik.

Baina baita bilduma hau gordetzen duen eraikinagatik ere, berez erakargarria baita. Agustin Zulueta jauregiak, Arabako hiriburuko eraikin enblematikoenetako batek, historia propioa du, hiriko historiako izen eta familia garrantzitsuenetako batzuekin oso lotua.

Izan ere, 2016an jauregiak bere lehen mendeurrena ospatu zuen. Hala ere, urtebetetzeak ez dira hemen amaitzen; izan ere, Arte Ederren Museoak 75 urte bete ditu jendaurrean, Arabako Foru Aldundiak 1941ean bere arte-bildumak gordetzeko eraikina erosi zuenetik. Gaur egun Ignacio Zuloagak, Ramonek eta Valentín Zubiarurrek, Ignacio Díaz de Olanok eta Fernando de Amaricak sinatutako lanak daude.

KOKAPENA
Arabako Arte Ederren Museoa
C/ Francia, nº 24,
Vitoria-Gasteiz
ENLACE
ORDUTEGIA
Asteartetik larunbatera
10:00 - 14:00
16:00 - 18:30
Igande eta jaiegunetan
11:00 - 14:00
Astelehenetan itxita (jaiegunetan izan ezik)
Astelehen-jaiegunaren ondorengo asteartea, itxita