Vitoria-Gasteizko aireportua

Vitoria-Gasteizko aireportua

Gasteizko aireportua hiritik 8 kilometrora dago, leku pribilegiatuan, eta 45 minutu baino gutxiagoan iristen da Bilbora (58 km) eta ordubete pasatxoan Arabako Errioxa eskualdera eta Hondarribiara (121 km) edo Donostiara (116 km). Forondako aireportua bezala ere ezaguna, 1994tik nabarmentzen da bere merkantzia trafiko bolumenagatik.

Doako aparkalekua terminaletik metro gutxira dago.

Aireportuak Turismo Bulegoa ere badu.

 

Gasteizko Aireportutik hiriko erdigunerako autobus zerbitzua:

Gasteizko aireportua Gasteizko erdigunearekin lotuta dago, La Unión garraio enpresaren bidez.

Aireporturantz, Cadena eta Eleta kaleko geltokitik abiatzen da autobusa (Florida parkearen parean), eta autobus geltokian ere egiten du geldialdia.

Kontrako noranzkoan, aireportutik hiriaren erdigunerantz, ibilbidea alderantzizko ordenan egiten da.

Zerbitzuaren prezioa 3 €-koa da.

Gogoan izan zerbitzu batzuek erreserba aldez aurretik egin bada bakarrik egiten dutela geldialdia aireportuan.

 

GIDA PRAKTIKOA

QR kodigoak gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez, italieraz

Kokapena