Agurain

Agurain

Gaztelako Alfontso X.a ‘Jakintsuak’, 1256. urtean, ‘Harurahin’ herrixkaren gainean Agurain hiribildua sortu zuen eta hiribildu honen bizitzaren lehen mendeak mugako izaerak eta Nafarroako eta Gaztelako koroen borrokek, kontrola gain hartzeko, markatu zituzten.

ARABAKO LAUTADAKO TURISMO BULEGOA

   Kale Nagusia, 8
      01200 Agurain

  +34 945 302 931

  info@arabakolautada.eus  

ARABAKO LAUTADAREN WEBGUNEA  ARABAKO LAUTADAREN WEBGUNEA  

Armarria jarrita duten eraikinak biltzen dituen Erdi Aroko jatorria duten kaleetatik barrena ibiltzea zoragarria da.

Hainbat mendetan zehar Agurain gotortu zuten eta oraindik ere izan baditu jatorrizko harresien zenbait parte. Herriak hasieran hiru kale baino ez zituen: kale Nagusia (bertan, arte interes handiena duten eraikinak daude); Harategi kalea (bertan, herriko harakinak kokatu ziren) eta Zapatari kalea (bertan, zapatagileak zeuden).

Gaur egun kale horiek bizirik jarraitzen dute eta monumentu eraikuntza asko aurki daitezkeen hirigune historikoa eta artistikoa osatzen dute. Eraikuntza horiek, esaterako: Done Joan Bataialariaren eliza (XV-XVI. mendeak), defentsa korridorea eta erretaula flandiarra dituen tenplu gotiko berantiarra eta Santa Maria (XV-XVI. mendeak) dira, Arabako errondako bide onenarekin.

Armarriak dituzten jauretxeak ere badaude kale horietan. Andre Alargunen Etxea (XIV. mendea), Begoñatarren etxea (XVII. mendea), Azkarragatarren etxea (XVI. mendea) eta Bustamantetarren etxea (XVI. mendea) adibide batzuk baino ez dira, Done Joanen Olbeak ahaztu gabe, antzina euria egiten zuenean merkatua bertan egiten zen eta auzotarrak elkartzeko gunetzat jotzen ziren hainbat arkupe.

Halaber, hiribilduko udala eta San Martin baseliza, udalaren barnealdean ikus daitekeena, ezagutzeak merezi du.

Erlijiozko higiezin eta higiezin zibil horien balioaren ondotik 1975. urtean multzo historikotzat jo zen (urte askoren buruan Santiago de Compostelara zuzentzen ziren bidaiari, merkatari eta erromesen igarobidearen isla).

Informazio gehiago

Bisitaria hirigune historikoko kaleetatik barrena ibil daiteke eta bertako monumentuak modu autonomoan ezagut ditzake baina, zalantzarik gabe, Agurainen jatorriaren eta bilakaeraren inguruan sakontzeko modurik onena aldian-aldian antolatzen diren bisita gidatuetan parte hartzea da. Bisita horiek, gainera, hurbileko beste altxor batzuk ezagutzeko aukera ematen dute, esaterako, Alaitzako eta Gazeoko margolan gotikoak.

“Sartu, irekita dago” izenburupean, urteko igande guztietan anolatzen dira bisita, Lautadako bitxietan, goizeko 13:00etan (baita uztaileko eta abuztuko ostegunetan ere, ordutegi berean). Erreserbak turismo bulegoaren bidez. Halaber, taldeek hitzartutako bisitak edo aukerakoak egin ditzakete.

Kokapena

Agurainerako sarbidea erraza da A-1 errepidearen ondoan baitago. Herrira ibilgailu partikularra, ohiko lineako autobusa edo trena baliatuz hel daiteke. Halaber, bizikletaz etorriz gero, sarbidea Gasteiztik oso ona da (distantzia: 26 km).