Inaziotar Bidea (GR-120)

Inaziotar Bidea (GR-120)

Loiolako Ignazio zaldunak 1522. urtean bere herritik, Azpeitiatik (Gipuzkoa), Kataluniako Manresa hirira egindako ibilbidea irudikatzen du Inaziotar Bideak. Loiolan konbertsio espirituala izan ostean ekin zion erromesaldiari eta Jerusalem hiri santura iristea zuen azken helburu.

AIZKORRI-ARATZEKO PARKETXEA (ARAIA)

+34 688 629 932

SANTIKURUTZE KANPEZUKO TURISMO BULEGOA

+34 945 405 424

BIDE BERDEAREN INTERPRETAZIO ZENTROA (ANTOÑANA)

+34 945 410 577

GUARDIAKO TURISMO BULEGOA

+34 945 600 845

Hasieran erlijiosoa izan zen ibilbide hori, gaur mendiko ibilbide luze (GR 120) bihurtu da, Santuaren ohar pertsonaletan oinarrituta. Bide luzea da eta alderdi fisikoan gogorra: gutxi gorabehera 657 kilometroko luzera du, 5 autonomia erkidegok zeharkatzen ditu, eta batez beste 30 egunez ibiltzea eskatzen du.

Euskal lurretatik abiatzen da ibilbidea eta bi probintzia zeharkatzen ditu, hau da, Gipuzkoa eta Araba, bidean aurrera egin baino lehen. Guztira 7 etapa eta 150 kilometro dira eta esperientzia paregabea biziko dugu. Sei eskualde zeharkatzen ditu, Urola Garaia, Urola Erdia, Debagoiena, Arabako Lautada, Arabako Mendialdea eta Arabako Errioxa, eta horietan guztietan natura, kultura eta gastronomia ezagutu eta zeharkatzeko parada izango dugu.

Ibilbide oso erakargarria da Done Jakue bideak eskaintzen dituenen antzeko esperientziak bizi nahi dituztenentzat.

Araban, bideak ia-ia 70 kilometro hartzen ditu lurraldearen ekialdean. Tarte hori bost etapatan egin ahal da, desnibel handiak eta mendateak –Opakua, adibidez– ezaugarri dituen orografiarekin. Arrazoi horregatik, bidea bizikletaz egitea aukeratzen dutenek zenbaitetan jaitsi eta oinez jarraitu behar izaten dute bidearen zati batzuk gainditzeko.

Gezi laranjekin markatuta dagoen Inaziotar Bidea eta Done Jakue bidea oso hurbil dauden lekuetatik sartzen dira Araban, Araia herrian, San Adriango tunelaren ondoan. Ibilbideak Arabako Lautada ekialdetik zeharkatzen du, Opakua mendateraino iristen da eta Ullibarri, Alda eta Done Bikendi Harana biztanleguneetara jotzen du, Arabako Mendialdean.

Antoñana eta Santikurutze Kanpezu herriak ere zeharkatzen ditu ibilbideak, eta Genevillara heltzen da. Bideak zenbait kilometro egiten ditu Nafarroako herrietan, adibidez Genevillan bertan eta Cabredon, baina geroago berriro Araban sartzen da Kripanetik; Guardiaraino heltzen da eta azkenean Errioxako lurraldean sartzen da.

 

Etapak

 

ARANTZAZU-ARAIA

Etapa hau Arantzazuko Santutegian hasten da, eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren barruan egiten du ia ibilbide osoa, ibilbide txiki eta handiko bidexketan eta herri-bidexketan zehar, eta Araian amaitzen.

 

ARAIA-ALDA

Etapa hau Araian hasten da, Entziaraino igotzen da apurka eta mendizerra iparraldetik hegoaldera zeharkatu eta gero beherantz jarraitzen du, Aldaraino iritsi arte.

 

ALDA-GENEVILLA

Aldatik hegoalderantz abiatuko gara eta Vasco-Navarroko ibilbide berdearekin batera jarraituko dugu tarte luze batean, Arabako hegoaldeko mendilerroen magalean zehar. Etapa Genevillan amaitzen da, Nafarroan. 

 

GENEVILLA-GUARDIA

Nafarroako lurraldeetan, hego-mendebalderantz jarraituko dugu, Kantabria eta Kodes mendilerroen artetik. Berriro ere Araban sartuko gara eta etapa Guardian amaituko dugu.

 

GUARDIA-NAVARRETE

Guardia hiribildutik abiatuta aintziren inguruan ibiliko gara, hegoalderantz jarraituko dugu Lapuebla de Labarcarantz, eta etapa Errioxako lurraldeetan amaituko dugu, Navarreten.

 

 

Informazio gehioago

 

Erromesaldi-ibilbide honen etapa guztien xehetasunak (mapak, desnibelak, erromesentzako zerbitzuak, etab.), aholkuak, informazio praktikoa eta historia www.caminoignaciano.org orrian daude.

Ibilbidean dauden Eskualdeko Turismo Bulegoetara ere jo dezakete.