Vitoria-Gasteiz Jazz Jaialdia

Vitoria-Gasteiz Jazz Jaialdia

Uztail guztietan Gasteiz hiriak jazza arnasten du alde guztietatik, nazioartean sona handia duen Jazz Jaialdi ospetsuari esker.

Informazio gehiago

   945 141 919

  jazzvitoria@jazzvitoria.com

Webgune ofiziala:

  Gasteizko Jazzaldia >>

Jaialdiaren egoitza ofizialak Mendizorrotzako Kiroldegia eta Principal Antzokia dira, eta haietan egiten diren kontzertu handiekin batera, hiriko tabernek ere hainbat “Jam Session” eskaintzen dituzte..

Edozein kale edo plazatan ere aurki daitezke New Orleanseko estilo peto-petoan jotzen duten taldeak.

Hori guztia dela-eta, jaialdia ezinbesteko hitzordua da musika estilo horren zaleentzat. Datu bat: penintsulan Jazz Festival Organization Europa eta Estatu Batuetako kalitaterik handieneko jaialdien klubean sartuta dagoen bakarra da.

Gasteizko Jazz Jaialdia 1977an sortu zen, Jazzteiz izeneko talde baten eskutik, eta egun ere kontzertuak esklusiban eta topaketa handiak eskaintzeko filosofiari jarraitzen dio zintzo.

Lehen denboraldian Landazuriko Kiroldegian egin ondoren, jaialdiaren bigarren ekitaldia Mendizorrotzako Kiroldegian egin zen. Lehen lau urteetan, jaialdia egun bikoa zen, eta lehen hiru aldietan Donostiako Jazz Jaialdiko amateur lehiaketaren irabazleen emanaldiak programatzen ziren.

1981ean izar handiak etortzen hasi ziren, hala nola Oscar Peterson, Muddy Waters eta Carrie Smith, baina orduan ere hiru egunekoa zen. Pixkanaka handitu eta ospe handiko izarrak jaso zituen: Ella Fitzgerald, Dizzy Gillespie, Stan Getz, etab. Zazpigarren ekitaldian egun bat erantsi zitzaion, eta hamargarrenean beste bat eta, hala, poliki-poliki, egun dena bihurtu zen.

1995az geroztik, Gasteizko Jazz Jaialdia astebetekoa da: zazpi egun jarraian Arabako hiriburuan jazz musika entzuteko.

1990ean, hamalaugarren ekitaldian, egun XXI. Mendeko Jazza esaten dioguna sortu zen: beste eszenatoki bat, txikiagoa, kontzertuak arratsaldez egiteko. Zenbait kokapen izan ditu: Jesus Guridi Musika Eskolako auditoriuma, Europa Jauregia, Arabako Kultura Gela eta, 1996az geroztik, toki berean egiten da beti: Principal Antzokian.

Jaialdiaren alde horretan etorkizun oparoko musikari berriak programatzen dira: han jo dute, esaterako, Noak, Gonzalo Rubalcabak, Russell Malonek eta zoritxarrez zendutako Esbjörn Svenssonek.

1985ean, mintegi bat sortu zen, irakaslea Joe Pass zela; 1989an, beste bat Triple Treatekin; Wynton Marsalisek emandako klase magistral bat ere egin zen. 2003an urtero egiten hasi zen. Mintegi horietan klaseak eman dituzten New Yorkeko Juilliard Eskolako Pat Methenyk eta Fred Herschek.

1988an, European Jazz Festival Organization (EJFO) sortu zen eta haren barruan herrialdeko jaialdi bat onartu zen. Espainia ordezkatzeko, Gasteizko Jazz Jaialdia joan zen. Geroago, 2002an, EJFO International Jazz Festival Organization (IJFO) bihurtu da, Montreal eta Vancouver sartu ondoren.

Hala, “jazzaz maitemindutako hiria”k, Gasteizek, musika arnasten du alde guztietatik uztailean. Izan ere, “The Guardian” ingeles egunkariak Europako hamar onenen artean jarri du gertaera berezi hori. Han jazz musikari ospetsuak eta etorkizun handikoak elkartzen dira, eta Espainian ezinbesteko musika hitzorduetako bat dela esan daiteke.


Sarrerak


Kokapena

Mendizorrotzako Kiroldegian eta Principal Antzokian, NH Canciller Ayalan eta Gasteizko kaleetan.