Ruta de los parques naturales EUS - arabaturismo
Eduki publikatzailea
Parke naturalen ibilbidea
Bidaia natural berezi hau lurralde historikoaren iparraldean hasten da. Han, Aiarako Kuadrillan, zain duzu isiltasuna, lasaitasuna dastatzeko ingurune bat. Gorobel (1) profil irregularreko mendigune garrantzitsu bat da, amildegi handiak dituena. Onar ezazu harresi natural ikaragarri honen erronka. Tologorri, Ungino eta Txarlazo, haren gailurrik ospetsuenak, euskal mendizaletasunaren erreferente dira. Zain dituzu begiralekuak, arroilak, paisaiak..., eta Nerbioiko Parke Lineala, eta haietan natura bere betean sentitu, ukitu eta arnastu ahalko duzu.
Urduñako mendatea zubi bukolikoa izango da zure ibilbideko bigarren mugarrira iristeko, Valderejoko Parke Naturalera (2). Haren natura oparoa eta isolamendu geografikoa direla eta, Valderejo kontrastez betetako leku magiko bat da. Haren gailurretako kareharrizko gandorretatik hasi, zeinetan 360ºko panoramika ikaragarriez gozatuko duzun, pago, pinu eta arte basoetara. Flora pribilegiatu hori espezie bizi askoren habitat naturala da. Harkaizti garaietan Euskadiko sai arreen koloniarik handiena bizi da. Lalastra herria bederatzi bidexken irteera da, seinaleztatuta Añanako Kuadrillaren bihotz naturalean kokatutako haran erdizirkular ikusgarri hau bisitatzeko. Haien artean, aukera duzu Puron ibaiko haitzartea zeharkatzen duenetik galtzeko.
Ibilbidearen hirugarren etapa Bakoren lurraldean barneratuko zaitu. Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak balio ekologiko handiko apeta natural bat gordetzen du, Guardiako Urmaelak Biotopo Babestua (3). Biotopoko lau hezeguneek berariazko ibilbideak dituzte seinaleztatuta, eta ekosistema ezin hobea dira espezie askorentzat, postal izugarri ederra marraztuta. Pazientziaz, bertan bizi diren hegaldien hegal alderrairi jarraitu ahalko diozu. Merezi du urmaelek osatzen dituzten eszenez gozatzea. Hartu denbora, utz iezaiozu iluntzeari bertan harrapa eta gorriz tinda zaitzala.
Egiaztatu zure argazki kameraren memoria, ezin zara geratu Arabako Mendialdeko Kuadrillan zain dauzkazun irudiak betikotu gabe. Korres herriko Parketxeak Izkiko parke naturalean (4) murgilduko zaitu, zure zentzumenak mimatzeko bake oasi batean. 9.000 hektarea baino gehiago ditu, eta eskaintzen dizuten biodibertsitate munduan elkarrekin bizi dira basoak eta haitzak. Hango goi-ordokia kareharrizko mendiz inguratuta dago, eta Arabako Mendialdearen zerumuga begizta dezakezu erantzunen bila. Haietako asko, Durrumako Muelan edo Soilan aurkituko dituzu. Haren hegalean hagin eta ezki ale bi daude finkatuta, zuhaitz bereziak izendatuak. Saia zaitez haien enbor ikaragarriak besarkada batean biltzen.
Inaziotar Bidearen ibilbidetik gidatuta, zure natura bizi gehiagorako nahiek saria jasoko dute Arabako Lautadako Kuadrillan. Aizkorri-Aratz Parke Naturalean (5) naturak hainbat adierazpide hartzen ditu. Igo zain dituzun sentipen eta kontrasteen errusiar mendira. Aratz menditik, paraje eta ikuspegi oso ederrak dituen gailurretik, San naturak haitzean zizelkatutako San Adriango tuneleraino.
Lautadari GR 25 ibilbidetik agur esatean, Uribarri Ganboako urtegia inguratzen duen errepide ikusgarri batera iritsiko zara. Bizikletaz edo oinez egiten ausartzen bazara, haren perimetroko bideak eszena magikoak oparituko dizkizu, eta zure irudia ikusiko duzu haren uren ispilu izurtuan islatuta. Hala, Zuia-Gorbeialdeko Kuadrillako parajerik jatorrenetako batera iritsiko zara, Aramaiora. Araba eta Bizkaia arteko muga oso hurbilean Urkiolako Parke Naturala altxatzen da (6), ibilbideko azkenaurreko mugarria. Hainbat ipuin, tradizio eta kondairaren agertokia izanda, magia parkeko forma natural bakoitzean sumatzen da. Diotenez, mendiaren horma bertikal ikaragarri bateko leize batean euskal mitologiako jainkosa bat bisi da, Mari, Anbotoko Dama.
Parkeetako ibilbide zirkularra Arabak eta Bizkaiak partekatzen duten beste muga natural batean amaitzen da. Gorbeiako Parke Naturalak (7) 20.000 hektarea baino gehiago ditu, eta haietan sentimenduak haren berde kontaezinen artean ematen duzun urrats bakoitzean azaleratzen dira. Euskadiko parke naturalik zabalenean nagusi, Gorbeia mendia dago. Haren gailurra gune natural ospetsua da, konnotazioz betea, eta leku bikaina indarrak eta sentsazioak berreskuratzeko, paisaiaren handitasunari begira.
Itzuleran, atsegin hartu jo berri duzun gailurrean baso berde eta sakonak barreiatutako hegal eta haranetatik zabiltzan bitartean. Parkeak ematen dituen pizgarri ugarien artean, ez geratu Altubeko pagadietatik paseatu gabe. Haren geografia bereziak bidezidorrak marrazten ditu paseo lasaietarako, eramaten utzi eta ingurunearekin bat egitera gonbidatzen duen atmosfera aparta batean.
Araba ezagutzea oso barrura sartzen da. Zure barnean errealitatea amets bihurtzen den leku hori sentimenduz betez. Zure patua idatzita dago, Araba du izena. Laster arte.