Eduki publikatzailea

Amalur Fest Aiaraldea

icon-calendar

2026/12/04 - 2026/12/08

icon-location

AMURRIO · URDUNA LAUDIO · OROZKO · AIARA OKONDO · ARTZINIEGA

Euskal mitologian, Amalur Ama Lurra da, eta hortik sortzen da hazten den guztia, mahastiak barne. Espiritu horrekin jaio zen Amalur Fest, Euskal Mitologiaren I. Jaialdia. Aiaraldeko Txakolinaren Ibilbideak antolatzen du eta, 2026ko abenduaren 4tik 8ra, txakolina, mitologia, musika, folklorea eta gastronomia uztartuko ditu zazpi udalerritan. Jarduera guztiak doakoak dira.

 

Aiaraldeako Txakolinaren Ibilbidea
Aiaraldeko Txakolinaren Ibilbidearen ekimena da Amalur Fest. Elkarte honek eskualdeko txakolindegi, gaztandegi, museo, saltoki, ostatu, jatetxe eta udaletxeak biltzen ditu, bertako ondare gastronomiko, kultural eta naturala ezagutzera emateko. Jaialdiak irauten duen bitartean, dastatze gidatuetan dastatu ahal izango duzu Ibilbideko upategietako txakolina, eta eskualdeari bizia ematen dioten negozioak ezagutu ahal izango dituzu.