Arrantza jasangarria kayakez - arabaturismo
Eduki publikatzailea
Arrantza jasangarria kayakez
Udazkenean eta neguan.
4-5 ordu
Urtegiko puntu estrategikoetan.
Bizi urtegia beste ikuspegi batetik, kayak bidezko kirol-arrantzako jardunaldi batekin. Lasaitasunez nabigatuko duzu jende gutxi dabilen eremuetan, eta natura bete-betean dagoen txokoetara sartuko zara, inguruari ahalik eta gutxien eraginez.
Esperientzia arrantza jasangarrian oinarritzen da, harrapatu eta askatzeko praktikan, eta behaketa, pazientzia eta ingurunearekiko errespetua izango ditu ardatz. Arrantzaz haratago, deskonektatzeko eta uraren isiltasunaz gozatzeko modu paregabea da.
- Norentzat. Arrantza gogoko dutenentzat.
- Maila. Ertaina. Oinarrizko egoera fisikoa behar da, eta kayakean ibiltzen jakitea (erraza da).
- Kontuan hartzekoa. Uraren egoeraren, araudiaren eta espezieen portaeraren mende dago jarduera.
- Zer eraman. Arropa erosoa, eguzki-babesa eta aldatzeko arropa.
Informazioa eta erreserbak
PERCHZILLA
https://perchzilla.com | @perchzilla_guides_and_rentals_
