Eduki publikatzailea

Gebarako Gaztelua

Gebaratarren Dorre Jauregia

Barrundiako udalerrian, Gebarako herri-gunearen alboko mendian, gaztelu honen aztarnak daude ikusgai. Gaztelua bera X. mendean eraiki eta XV. mendearen berreraiki zuten. Lehenengo matxinada karlistaren ondoren 1839an eraitsi bazuten ere, oraindik ere harlanduzko zenbait horma daude zutik, eta metro batetik gorako lodiera ere badute. Horrez gain, zenbait galeria gangatu ere badaude euren azpian.

Gebarako herritik hirurehun bat metro iparraldera, izen bereko gaztelua kokatuta dagoen hegoaldeko muinoaren hegalean, Gebaratarren Dorre Jauregia aurkitzen da.

Jatorrian, elkarri lotutako eta laukian eraikitako lau dorrez osatutako multzoa zen.

Gaur egun, dorre bakar bat eta beste biren murru batzuk geratzen dira zutik, baita antzina dorreak lotzen zituzten eraikuntzen horma batzuk ere.

Sarrera mendebaldetik egiten zen, harlanduzko dobelak dituen eta zutik irauten duen arku zorrotz batetik, multzoan nagusitzen dena harri horma izan arren.

Barnealdeari dagokionez, sukaldea eta oraindik ikus daitekeen haren tximinia azpimarratu beharko genituzke.

Monumentuari izena ematen dion Dorrea oin karratukoa da, bolumen bertikala du, lau isurkiko estalkia... eta 1964 urtean berritu zen.

Elementu aipagarrienen artean, eta defentsarako eraikuntza zela kontuan hartuta, murruen loditasuna, hormak hutsartearen aldean duen nagusitasuna eta, Arabako antzinako dorreetan ohikoa den bezala, gezileiho nahiz arku zorrotzen ugaritasuna aipatuko genituzke.

Gazteluaren inguruko kondairetakoaren arabera, iratxo maltzurra bizi izan zen bertan, eta hurbiltzen ziren guztiak beldurtzen zituen. Hori dela eta, ez zen inor bertan bizi.

Informazioa