Eduki publikatzailea

Dulantziko Amateur Antzerki Jaialdia

Kontaktua

SDulantziko Udaleko Kultura Zerbitzua::
Tel.: 945 420 830, astelehenetik ostiralera, 09: 00etatik 14: 00etara.
Kultur Etxea:
Tel.: 945 420 704, astelehenetik ostiralera, 15: 00etatik 21: 00etara.

2007an Dulantzik Amateur Antzerki Jaialdiaren 1. edizioa jarri zuen abian.

Jaialdi honen bidez, kultur talde horien eginkizun dinamizatzailea eta sortzailea aintzatetsi nahi da, eta aktiboki parte hartu nahi da lurralde-garapen kulturalerako funtsezkoak izan diren kolektibo horiei laguntza eta sustapena ematen. Beraz, helburua da antzerki-proiektuak erakusteko eta publiko handiarengana hurbiltzeko espazio bat eskaintzea, eta, horrez gain, biztanleriarengan talde horiek sortzeko eta parte hartzeko motibazioa piztea, garapen pertsonaleko eta lurralde-garapeneko praktika kulturalaren adibide gisa.

Proiektua martxan jarri zenetik, etorkizunerako apustu gisa denboran irauteko asmoz sortu zen; baina, gainera, antzerki-talde amateurrek ekimenak izan duen harrera onak eta lehen edizioko emanaldietan ikuslegoaren indize bikainak proiektu kultural horri babesa ematen lagundu dute, eta datozen urteetan Alegría-Dulantziko Euskal Antzerki Jaialdia datozen urteetan kokatuko duten edizio berriak martxan jartzera bultzatu dute.