Eduki publikatzailea

Guardiako Aintzira Konplexua

Guardiako aintzirak osatzen dituzten hezeguneek interes komunitarioko bost habitat mota desberdin dituzte gutxienez, baita dozena bat hegazti espezie ere.

BIASTERIKO TURISMO BULEGOA

   Kale Nagusia, 52 - Garcetas Etxea
Laguardia

 +34 945 600 845

  turismo@laguardia-alava.com 

Lau hezegunek osatzen dute aintzira konplexua eta horietako hiru (Carralogroño, Carravalseca eta Musko izena dutenak) jatorri naturaleko aintzira endorreikoak dira. Bestalde, Prao de la Paul aintzira artifiziala da. Horregatik, beste hirurak ez bezala, erreka batetik datorren presatutako ur geza dauka.

Aintziren biodibertsitate desberdinaren ondotik 1995. urtetik biotopo babestutzat jo dira. Aintzatespen horri kontserbazio bereziko zonarena gehitu behar zaio. Aintzatespen horiek azaltzen dituzten zenbait arrazoi, behintzat, interes komunitarioko bost habitat motetan daude. Era berean, konplexuan gutxienez hamabi hegazti espezie desberdin daudela gailendu behar da, baita ohiko beste migratzaile asko ere.

Halaber, hezeguneetan galzorian dauden lau espezie, gutxienez, egon badaude, Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan jasotakoak; baita zaurkorrak diren beste lau, zortzi arraro eta interes bereziko zortzi ere.

Florari dagokionez, aintziren barruan oso-oso bereziak diren landareak hazten dira. Kanpoaldean, berriz, uren gazitasunera guztiz egokituta dauden belarkarak eta ihiak daude. Konplexua bisitatzeko, prismatikoak edo teleskopioa eramatea gomendagarria da. Bisita egiteko hegezunerik egokiena Prao de la Paul da inguratzen duen bide bat baitauka.

Horiek guztiak ekosistema pribilegituak dira bertan bizi diren modu bizien aberastasun eta aniztasunagatik. Ur eskasia eremuetan daudenean, horien balioa izugarria da.

 

 

Informazio Gehiago

Biotopo babestua urte osoan zehar bisita badaiteke ere, iraila eta martxoa bitartean hegazti kopuru handiagoa ikus daiteke.

Espezie horiek ihes egiteko duten izaera kontuan hartuta, ahal den zarata txikiena egitea eta prismatikoak edo teleskopioa eramatea komenigarria da.

Bisita egiteko hezegunerik egokiena Prao de la Paul da, inguratzen duen bide bat baitauka eta hegaztiak erraz ikusteko eremuak baititu.

 

 

Kokalekua

Biotopo babestu hori Arabako Errioxaren eskualdearen zentroan dago, Guardia ondoan, bertatik ikusten da.