Eduki publikatzailea

Ispiluak uretan

icon-calendar

Urte osoan zehar (batez ere udaberrian eta udazkenean, argiaren eta paisaiaren koloreak direla eta).

icon-clock

3-4 ordu

icon-location

Urtegiaren inguruan aukeratutako guneetan

Ezagutu urtegiko txoko berezienetako batzuk; paisaia uraren gainean islatzen da eta irudi paregabeak sortzen dira haietan. Ibilbide honek baldintza ezin hobeak dituzten hainbat puntu lotzen ditu —ur lasaiak, babestutako ibaiertzak eta paisaia dotoreak—, bereziki fotogenikoak diren islez gozatzeko.

Zure erritmoan egin dezakezu, edo paisaia interpretatzen eta irudirik onenak harrapatzen lagunduko dizun gidari baten laguntzarekin. Esperientzia lasaia da, ezin hobea argazkiak ateratzeko, marrazkiak egiteko edo, besterik gabe, inguruneaz gozatzeko.

 

  • Norentzat. Naturaren, argazkigintzaren edo artearen zaleentzat.
  • Maila. Erraza. Ibilbideak bidezidor irisgarrietatik.
  • Kontuan hartzekoa. Eguraldiaren (bereziki, haizearen) mende dago jarduera.
  • Zer eraman. Kamera, marrazketa-koadernoa edo pintatzeko materiala. Tripodea eta arropa erosoa eramatea gomendatzen da.

 

Informazio eta erreserbak

EQUINOCCIO NATURA
FAUNEANDO
 

 

Jarduera gehiago