Eduki publikatzailea

GR-99 Ebroko bide naturala

11. linea - Logroño-Villabuena de Álava

GR-99 Ebroko bide naturala

 

 

Ebro da isurialde Mediterraneoan dagoen ibai handi bakarra, tamaina bereko penintsulako gainerako arterietako urak (Tajo, Duero, Guadiana eta Guadalquivir) Ozeano Atlantikora isurtzen baitira.

Alavabuseko 11. lineak bere aberastasuna ezagutu eta gozatzeko aukera eskaintzen digu. Assan jaistea proposatzen dizugu, herri txiki hori Lapuebla de Labarcarekin lotzen duen GR-99 ibilaldiaren tartea egiteko (6 km), edo, oinez ibiltzeko gogoa baduzu, Eltziegoraino jarraitzeko (16 km). Bi herri horietako edozeinetatik har dezakezu autobusa Logroñora itzultzeko.

Hona hemen gomendio bat: hurbildu Mantibleko zubira daukan iteres historiko eta ondare-interesagatik ibilbidearekin jarraitu aurretik. Gainera, aipagarria da II. mendean 164 metroko luzera izan zuela. GR-00 ibilbidetik behera dago, Assatik oinez minutu gutxira.

 

ORDUTEGIAK IKUSI