Eduki publikatzailea

Gatzaga Buradon eta Bastida

12. linea - Vitoria-Gasteiz - Haro

Gatzaga Buradon eta Bastida

 

 

Linea hau Gasteizetik ateratzen da eta Arabako Errioxako eskualdeko bi "bitxi" ezagutzera eramaten gaitu: Gatzaga Buradon eta Bastida.

Gatzaga Buradon herri txiki bat da, eta bertako alderdi zaharrean hainbat eraikin noble eta jauregi nabarmentzen dira. Hala ere, bisitarien arreta erakartzen du  XIII. harresiari eta herrian sartzeko ondo kontserbatutako ateei esker. Bere izena gatz-iturri historikoari zor dio, nahiz eta gaur egun horren aztartanik ez egon. Ezinbestekoa izan zen XII, eta XIX, mendeen artean herriaren garapen ekonomiko eta sozialerako.

Gatzaga Buradon Bastidako kontzejua da, eta, beraz, Arababus-en 12. Iinea hori bera aprobetxatuz, ondare paregabea duen alderdi zahar ederrenetarikoa duen herria ezagutzeko aukera izango dugu: margotutako horma-irudiak, horma-hondarrak, jauregiak, haitzuloetarako lakoak... Eta upeltegiak, noski.

 

ORDUTEGIAK IKUSI