Eduki publikatzailea

Urtegiko xuxurlak kayakez

icon-calendar

Udaberrian, udan eta udazkenaren hasieran

icon-clock

3–4 ordu.

icon-location

Urtegiko eremu lasai eta seguruetan.

Zeharkatu urtegia kayakez eta gozatu paisaiaren beste ikuspegi batez. Ur bareen gainean irristatuz, bertako biodibertsitatea, txoko ezkutuak eta ingurune honi forma ematen dion historia ezagutuko dituzu.

Jarduerak kirol leuna eta paisaiaren interpretazioa uztartzen ditu, ibilbide gidatu batean, eta, bertan, urtegiaren balio naturalak, garrantzi ekologikoa eta historia ezagutuko dituzu.

Arraun egiteak lehorretik ikusten ez diren lekuetara hurbiltzeko aukera ematen du, esperientzia lasaia, jasangarria eta naturarekin lotura estua duena eskainiz.

 

  • Norentzat. Naturaren eta turismo aktiboaren zaleentzat.
  • Maila. Erraza. Ez da beharrezkoa aurrez esperientzia izatea.
  • Kontuan hartzekoa. Eguraldiaren mende dago jarduera.
  • Zer eraman. Arropa erosoa, ura eta eguzki-babesa.

 

Informazioa eta erreserbak

AZOR KAYAKS
https://www.azorkayaks.com  | @azorkayaks

 

PERCHZILLA
https://perchzilla.com  | @perchzilla_guides_and_rentals_

 

Jarduera gehiago