Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Gasteizko pintxoak
Dastatu Gasteiz
2022-07-22

Inoiz entzun al duzu pintxo-poteari buruz? Ostegunero, gazteak eta helduak Gasteizko tabernetan biltzen dira herriko gastronomiaz eta poteaz gozatzeko. Tortilla ‘zikinduak’, hanburgesa txikiak, txanpiak... aukera asko daude Arabako ostalaritzan.

 

 

Gasteizko kaleetara ilunabarra iristen denean, koadrilak elkartzen dira. Esku batean pote edo "txikito" bat; bestean, pintxoa. 20 urte baino gehiagoko tradizioa da non edarian gehi pintxoan deskontu bat eskaintzen da. Hain errotuta dagoenez, 20 ibilbide baino gehiago aurkituko ditugu hiri osoan zehar. Lakua, Zabalgana edo Judimendi bezalako auzoek beren pintxo-potea egiten dute, baina jada ez da ostegunetan bakarrik.

 

 

Ibilbide bakoitzak istorio bat kontatzen du, giro ezberdina eskaintzen du eta askotariko pintxoez gozatzeko aukera ematen du. Iradokitako ibilbideetako bat Green Gida da; Gasteiz European Green Capital 2012 izendatu zuteneko 10. urteurrena ospatzeko taberna ezberdinetan eskaintzen den pintxo sorta. Halaber, hileko lehen larunbatero Barriken Ibilbidea egiteko aukera dago, Almendra Azokarekin bat egiten duen tradizio aukera bikaina da. Eta, bestela, gehien gustatzen zaizkigun tabernak hautatzeko aukera beti izango dugu. Pintxo-potearen benetako garrantzia kuadrillarekin egoteko aitzakia izatea delako. Zatoz Gasteizko pintxo-poteaz gozatzera!

que tipo de viaje

 

 

Aztertu zure interesak Araban

Ez daude bi bidaiari berdin. Batzuek natura bilatzen dute, beste batzuek jaialdiak. Edozer gauza interesatzen zaizula ere, deskubritu zure plan perfektua.

 

IKUSI PLAN GUZTIAK
Planes en la naturaleza

NATURA

 

Planes culturales y tradiciones en Álava

KULTURA

 

Festivales en Álava

JAIALDIAK

 

Planes de museos en ÁLava

MUSEOAK

 

Ir de compras en Álava

EROSKETAK

 

Conde comer en álava

GASTRONOMIA

 

Rutas de senderismo en Álava

MENDI-IBILI

 

Patrimonio cultural en Álava

ONDAREA