Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Arabako Errioxako toki paregabeak
Arabako Errioxako toki paregabeak
2022-10-18

Arabako Errioxa, zalantzarik gabe, Arabako lekurik magikoenetako bat da. Kulturaz eta historiaz beteriko herriek ezinbesteko leku bat bihurtzen dute urteko edozein garaitan bisitatzeko. Mahastiak, ibilbideak, upeltegiak eta museoak helmuga zoragarri honek eskaintzen duenaren leku paregabe batzuk baino ez dira. Plan baten alde egitea ezinezkoa denez, horietako batzuk kontatuko dizkizugu:

 

 

Dolmenen ibilbidea

Arabako Errioxako plan ezagunenetako bat dolmenen ibilbidea da, zortzi dolmen desberdinekin. Duela 6.000 urte baino gehiago egindako eraikuntza megalitikoak dira, baina gaur egun pertsona askorentzat erakargarri turistiko eta kulturala bihurtu da. Ibilbidea autoz zein bizikletaz egin daiteke.

Bidean aurkituko ditugun dolmenk hauek dira: Montecillo, Sotillo, San Martín, Layalza, Alto de la huesera, Sorginen Txabola, Encinal eta Los Llanos, bakoitzak berezitasun desberdin batekin.

 

 

Bisitak upeltegietara

Arabako Errioxan plan nagusia upelttegi ospetsuak bisitatzera joatea da. Mahastiz inguratutako ibilaldi amaigabeek Arabako Errioxako paisaia leku paregabea bihurtzen dute. Frank Gehry arkitektoak Marques de Riscal upeltegi ospetsua egin zuen eta Santiago Calatrava Ysios upeltegia. Baina ere badaude Valdelana edo Solar de Samaniego bezalako upeltegi tradizionalak.

Hori guztietan, bisita gidatu bat erreserbatzeko aukera dago, ardoa egiteko prozesua ikusteko eta dastatze bat egiteko. Horietako askotan, ardoekin uztartutako menu bat jateko aukera duzu, baita gau bat upategian igarotzeko aukera ere. Ezinbesteko plana Arabako Errioxara bazatoz.

 

 

Ezagutu herri berezienak

Nahiago baduzu Arabako Errioxan plan lasai bat egitea, bertako herrietatik paseatzea plan perfektua izan daiteke. Bilar, Bastida, Leza... eta ezagunenak, Laguardia eta Eltziego.

 

Laguardiak bisitari guztiak konkistatzen ditu, duela 1.000 urte baino gehiagotik Erdi Aroko itxura duelako. Bere harresiak eta ateak hiribilde txiki honen iraganera eramaten zaituztelako. Zalantzarik gabe, Erdi Aroko kaleetan ibiltzea eta bertako tabernetan gelditzea, bisitariek gehien errepikatzen duten aukeretako bat da.

 

Eltziegon, Marqués de Riscal upeltegi ospetsua dago, ardogintzaren tradizioa abangoardismoarekin, luxuarekin eta XXI. mendeko teknologiarik aurreratuenarekin nahasten dituena. Herriari dagokionez, jauregiz betetako kale zoragarriak baititu. Bertan, pieza arkitektonikoak bisita ditzakezu, San Andres parrokia eta Plazako Ama Birjinaren ermita bezala.

que tipo de viaje

 

 

Aztertu zure interesak Araban

Ez daude bi bidaiari berdin. Batzuek natura bilatzen dute, beste batzuek jaialdiak. Edozer gauza interesatzen zaizula ere, deskubritu zure plan perfektua.

 

IKUSI PLAN GUZTIAK
Planes en la naturaleza

NATURA

 

Planes culturales y tradiciones en Álava

KULTURA

 

Festivales en Álava

JAIALDIAK

 

Planes de museos en ÁLava

MUSEOAK

 

Ir de compras en Álava

EROSKETAK

 

Conde comer en álava

GASTRONOMIA

 

Rutas de senderismo en Álava

MENDI-IBILI

 

Patrimonio cultural en Álava

ONDAREA