Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Walking & Runnning Araban

 

 

Walking & Running-ek zazpi ibilbide eskaintzen dizkizu, bat Araba osatzen duten eskualde edo kuadrilla bakoitzeko, mendi ibilaldiak, running-a edo trail runnig-a egiteko. Ibilbide guztiak igarotzen dira oso irisgarriak diren paisaia zoragarrietatik zehar, zeinak kokagune estrategikoetan baitaude daukaten interes turistikoagatik eta espazio babestuak izateagatik. Azkar, etor zaitez Arabak eskaintzen dizun paisaia eta kultura dibertsitatea ezagutzera!

 

 

 

 

Arabara bisitan datozen pertsonek esperientzia sekulakoak eta ezin ahaztuzkoak biziko dituzte. Esaterako, gatz haran batean barneratzea, oinez nahiz bizikletan ibilaldiak egitea Arabako natura emankorraz inguratuta, museo originalak eta ondare oparoa ikustea, edo munduko ardo onenetarikoak dastatzea mendeak dituzten upategietan.

 

 
 
Deskargatu
 
 
 
 

Araban galtzeko 6 Ibilbide

 

 

 

Arabak bazter liluragarriak dauzka, haietan arnasa sakon hartu, begiak itxi eta burua nahiz bihotza irekitzeko… Horregatik, bazter horietan guztietan galtzea da Araba ezagutzeko erarik onena. Jarraian proposatuko dizkizugun sei Touring ibilbideen bitartez sentsazio intimo eta sakonak bizitzera bultzatuko zaituen lurralde batean murgiltzera gonbidatuko zaitugu. Ibilbide horietan barrena ametsetakoak diruditen espazio naturalak daude zure zain.

 

 
 
Deskargatu
 
 
 
 
aizkorri-aratz-otono
Ezagutu Araba udazken honetan bere ibilbide eta bidezidorretan zehar
2023-11-14

 

Araba, Euskadiko perla naturala, tonalitate bero eta magikoz murgiltzen da udazkeneko denboraldian. Koadrila ezberdinetan ezinbestekoak diren ibilbideen gida bat aurkezten dizugu, basoetan, bidezidorretan, mendietan edo mahastietan zehar eramango zaituztenak, Arabako esentzia naturala udazkeneko betetasunean ezagutzeko aukera ematen dizun bitartean.

 

AÑANAKO GATZ HARANA ZEHARKATZEN

 

AÑANAKO GATZ HARANA, Gasteiztik 30 bat kilometrora, munduko gatz-fabrika zaharrenetako bat da, 6.500 urte baino gehiagoko historia duen Europako kultura-paisaia ikusgarrienetako eta hobekien kontserbatuetako bat izateaz gain. GATZ HARANAREN IBILBIDE BERDEAren bidez ezagutzea eta gozatzea proposatzen dizuegu. Guztira 9,2 kilometroko distantzia du, eta gutxi gorabehera 2 ordu baino gutxiagoko iraupena, herriaren erdigunetik abiatuta. Gainera, ibilbide honek Arabako ondareko beste txoko batera hurbiltzen gaitu, Caicedo Yuso-Arreo aintzirara. Euskadiko laku natural bakarra da, Nazioarteko interes puntu moduan jaso dena. San Juan de Acreko Ahizpa Komendadoreen Monasterioa edo aire zabaleko gatz-bainuetxeetatik ere igaroko zara. Interesa eduki ezkero, eskatu hitzordua hemen, www.vallesalado.com.

BI IBILBIDE ARABAKO ERRIOXAKO MAHASTIETAN BARRENA

 

Arabako udalerri ederrenak ezagutzeko modurik onena Arabako Errioxa zeharkatzen da, ardoaren kulturaren bidez. Eskualde hau beste eskualdeetatik bereizten da ezaugarri askorengatik, mahatsondoz eta olibondoz betetako paisaia delako, udazkenean modu ikusgarrian ikusi ahal direnak, eta naturak burua eta gorputza lasaitzera gonbidatzen gaituztenak.

Inguru honetako sekretuak ezagutzera eramango gaituzten pare bat ibilbide proposatzen dizkizuegu, trikuharrien historia duten harrietatik, mahats-soroetako udazkeneko koloreen edertasuneraino Vid eremuan.

 

ARABAKO ERRIOXAKO KULTUR IBILBIDEA (ELVILLA)

Ibilbide hau, bizikletaz zein oinez egin daiteke, eta, horri esker, Arabako Errioxako paisaia ikusgarria ezagutu dezakegu, Kantabria-Toloño mendilerroak eta Ebro ibaiak lagunduta, baita ibarraren historia denboran zehar islatzen duten ondarearen hainbat lagin ere. 

Gutxi gora behera 30 kilometro eta 7 ordu baino gutxiagoko ibilbidea da. Egun osoan zehar trikuharri, zubi, iturri, bide historiko eta errotetatik zehar eramango gaituena. Ibilbide honetan, gainera, Lantziego eta Viñaspre, bezalako udalerriak zeharkatuko dituzu.

Ez ahaztu zein lurraldetan zauden; beraz, bide erdian zerbait jan ahal izango duzu gure ardo eta gastronomia paregabea eskaintzen duten upategi eta jatetxe ugarietan.

Hona hemen ibilbide honi buruzko informazio gehiago.

 

 

ELTZIEGOKO MAHASTIEN IBILBIDEA (ELTZIEGO)

Eltziegok eta bere inguruek ibilbide anitz eskaintzen dituzte herrigunea, paisaiak, natur bideak, historia, Ebro ibaiaren bidezidorra edo Navaridaseko basoa ezagutzeko. Baina oraingo honetan, eta mahastietako udazkenaren edertasunaz baliatuz, Santa Kruz, Zerio eta Valdezeko hiru eraikinetan zeharreko ibilbide bat gomendatzen dizuegu, puntu arkitektonikoak izateaz gain, Ebro ibaiaren eta mahastien, babeslekuen, zubien, upategien edo nekazaritza-pabiloien gaineko panoramikak ikus daitezkelako.

Gutxi gorabehera 12 kilometro daude Eltziegorarte, bertako jatetxerenbatean indarrak berpiztera gelditzeko aukerarekin.

 

 

GASTEIZKO ERAZTUN BERDEA

 

Gasteiz ez da Green Capital gisa hartzen kasualitatez. Hiri inguruko parkeek osatzen dute Eraztun Berdea, eta duela 30 urte ingurumena lehengoratzeko proiektua hasi zenetik, hiriaren ingurua balio ekologiko handiko gunea bihurtu da, hiriburuaren erdigunetik oso gertu dagoen entretenimendu- eta jolas-gunea izateaz gain.

Eraztun Berdeko ibilbide osoak, bere bidezidor zirkularrean barrena, 30 kilometro baino gehixeago ditu eta 830 hektarea baino gehiago jasotzen ditu; Armentia, Olarizu eta Salburuako parkea barne. 90 kilometrotik gorako oinezkoentzako edo txirrindularientzako barne-ibilbideak, Zadorra ibaiaren Kontserbazio eremu berezia bezalako espazio babestuak eta hainbat motatako ekipamenduak, hala nola Ataria (Salburuako Hezeguneen Interpretazio Zentroa) edo Olarizuko Lorategi Botanikoa ikusteko aukera ematen dizu.

 

 

IBILBIDE, BIDEZIDOR ETA BIDEZ BETETAKO LURRALDEA

 

Arabako Ibilbide Berdeen sare osoa aukera paregabea da mendi ibilbideetarako eta txirrindularientzat. Arabako udalerri eta eskualdeetako natura-ondarea, paisaia eta biodibertsitatea ezagutzeko.

Sare honek ia 1.000 kilometro bide ditu, aire zabaleko jardueretarako egokituta eta seinaleztatuta dago, epe laburrera 200 kilometro gehiago zabaltzeko aginduak daude.

Araba bere ibilbide, bidezidor eta bideen bidez ezagutzera gonbidatzen zaitugu!

 

 

 

Aurrebista
Aurrebista
Aurrebista
Aurrebista

San Antongo Azoka

icon-calendar

2024/01/21

icon-location

Amurrio

Etxeko produktuen eta txerrikien erakusketa eta salmenta. Produktuen loteen enkantea.

Kuadrilla

Ayala

Errege Magoen desfilea

icon-calendar

2024/01/05

icon-clock

19:00

icon-location

Vitoria-Gasteiz

Errege Magoek ohiko agendari ekingo diote urtarrilaren 5ean. Gasteizko Errege Magoen desfilea ohiko lekuetara joango da arratsaldean, 19:00etatik aurrera.

Aurrebista

San Antongo zozketa

icon-calendar

2024/01/17

icon-clock

17:00 - 19:00

icon-location

Plaza de España

Espainia plazatik San Pedroko parrokiarantz erraldoi eta buruhandiekin, txistulari, gaita jotzaile eta trikitilariekin batera.

San Anton sua

icon-calendar

2024/01/15

icon-location

Labraza

Su handia pizten da eta suaren gainetik salto egiten da, purifikazioaren sinbolo gisa. Ondoren patatak, txorizoa eta abar prestatuko dira eta tokiko ardoarekin zerbitzatuko dira

Kuadrilla

Guardia - Arabako Errioxa

San Silvestre jaia San Roken

icon-calendar

2023/12/31

icon-location

Amurrio

Jaieguna zenbait jolas jarduerarekin. Haien artean, herri lehiaketak nabarmentzen dira.

Kuadrilla

Aiara

San Silbestre lasterketa herrikoia

icon-calendar

2023/12/31

icon-location

Gasteiz

San Silbestre abenduaren 31n antolatzen den lasterketa herrikoia da. Hiria korrikalariz betetzen da (asko mozorrotuta egoten dira) eta helburua azken korrikaldi batekin urtea agurtzea izaten da.

Kuadrilla

Gasteiz

Done Eztebe

icon-calendar

2023/12/26

icon-location

Durana

Herriko jaia ospatzeko, 12:00etan meza egingo da, eta ondoren luncha eskaini eta hainbat jarduera egingo dira.

Kuadrilla

Gorbeialdea

Sarriako Eguberriko segizioa

icon-calendar

2023/12/25

icon-location

Sarria

 

1974az geroztik, herriko jendeak jaiotzako pertsonaiak antzezten dituzte Jesusen jaiotza oroituz. Diseinatzen den ibilbidean bazter bakoitzean jarritako figuranteak hartzen dira.

 

 

 

Kuadrilla

Gorbeialdea

Eltziegoko Jaiotza Monumentala

icon-calendar

Abenduaren 17tik, larunbata, urtarrilaren 8ra, igandea

icon-clock

Asteburuetan eta jaiegunetan 13: 00etatik 15: 00etara eta 18: 00etatik 21: 00etara eta lanegunetan 18: 00etatik 21: 00etara

icon-location

Kultur Etxea

 

 

Kuadrilla

Arabako Errioxako Kuadrilla

Erregeen Santa Mariaren jaiotza barrokoaren antzezpena

icon-calendar

2023/12/25

icon-location

Guardia

Jesusen jaiotzaren eta artzainen gurtzaren antzezpena XVIII. mendeko jaiotza artikulatuarekin eta dultzaineroen soinuekin.

Kuadrilla

Guardia-Arabako Errioxa

Jaiotza bizidunaren antzezpena

icon-calendar

2023/12/24

icon-location

Samaniego

Herriko jendeak parte hartzen du jaiotzan. Antzezpena Samaniegoko kaleetan egiten da. Josek eta Mariak ostatua bilatzen dute gau horretarako.

Kuadrilla

Guardia-Arabako Errioxa

que tipo de viaje

 

 

Aztertu zure interesak Araban

Ez daude bi bidaiari berdin. Batzuek natura bilatzen dute, beste batzuek jaialdiak. Edozer gauza interesatzen zaizula ere, deskubritu zure plan perfektua.

 

IKUSI PLAN GUZTIAK
Planes en la naturaleza

NATURA

 

Planes culturales y tradiciones en Álava

KULTURA

 

Festivales en Álava

JAIALDIAK

 

Planes de museos en ÁLava

MUSEOAK

 

Ir de compras en Álava

EROSKETAK

 

Conde comer en álava

GASTRONOMIA

 

Rutas de senderismo en Álava

MENDI-IBILI

 

Patrimonio cultural en Álava

ONDAREA