Busti zaitez Araban - arabaturismo
Breadcrumb
Eduki publikatzailea

Eguraldi ona heltzen denean, bainu bat hartu edo ibilbide errazak egin nahi ditugu lurraldeko paisaia ikusgarriez gozatzeko. Araba paradisu naturala da, non hondartzak, urtegiak, aintzirak, hezegunean edota igerileku naturalak aurkitu dezakegu. Araba aukera ugari ditu etxetik oso gertu paisaia harrigarri eta paregabeekin gozatzeko.
Frendedoko Igerileku Naturalak. Arabako Mendialdeko Kuadrilla
Izkiko Parke Naturaletik oso gertu, Santikurutze Kanpezun, lurraldeko igerileku natural harrigarrientetako bat aurkitzen dugu. Fresnedoko igerileku naturala. Plan ezin hobea da familia arteko ihesaldi baterako. Goza ezazu piknik egun batez bere aisialdi-gunean, Izki ibaiaren ertzean.
Ur bidea. Añanako Kuadrilla

Zaldibartxoko Putzuak. Gorbeialdeako Kuadrilla
Sarriraino hurbilduz gero, Gorbeiako Parke Naturalean dauden Zaldibartxoko putzuekin egingo dugu topo. Horien ondoan, landa eder bat dago atseden hartzeko eta udako egun eguzkitsuaz gozatzeko Baias ibaiko ur hotz eta kristalinoetan. Bere ingurunea ezin hobea da mendi-ibilak edo espeologia egiteko.
Ebro ibaiko sotoa. Arabako Errioxako Kuadrilla
Arabako hegoaldean, zehazkiago Lapuebla de Labarcan, Ebro ibaiaren inguruko mahasti-itsasoen arteko ibilbide ederra egin dezakegu. Atseden une bat nahiago badugu, La Póveda parkea aurkituko dugu, piknik gunea eta txikientzako jolas gunea dituena. Gainera, Ebro ibaiko sotoak kayakarekin nabigatzeko aukera ematen digu.
Maroñoko urtegia. Aiarako Kuadrilla
Arespalditzatik oso gertu, Arabako ikuspegi politenetako bat aurkituko dugu. Gorobel mendilerroak babesten du Maroñoko urtegia, Izoria ibaiko urek bustitzen dute urtegia. Zelai berde zabala du, baita udako egun zoragarri bat igarotzeko egokitutako gunea. Gainera, arrantza egiteko edo mendi-ibilaldiak egiteko aukera dago.
Toberiako ur-jauzia. Arabako Lautadako Kuadrilla

que tipo de viaje
Aztertu zure interesak Araban
Ez daude bi bidaiari berdin. Batzuek natura bilatzen dute, beste batzuek jaialdiak. Edozer gauza interesatzen zaizula ere, deskubritu zure plan perfektua.
IKUSI PLAN GUZTIAK