Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Irailean ezagutu Arabako merkatuak
Irailean ezagutu Arabako merkatuak
2022-09-09

Oporretatik bueltan, inoiz baino indartsuago itzultzen dira merkatuak Arabara. Haur eta helduek egun ezberdin eta dibertigarri batez goza dezakete Arabako Erdi Aroko kaleetan.

 

 

Gasteizko Erdi Aroko merkatua

Irailaren 23tik 25era bitarteko asteburuan Erdi Aroko azoka itzuliko da Gasteizko alde zaharrera. Erdi Aroko 200 postu baino gehiago aurkituko dezakegu Burulleria plazaren, Eskoriatza-Eskiblel jauregiko plazaren eta Santa Maria plazaren inguruan.

Talo tradizionala dastatu edo lurreko elikagaiak erosteaz gain, artisautza, buztingintza eta garaiko jantzi tipikoak egongo dira azokan. Hauek, Gasteizko alde zaharra, Erdi Aroko kale zahar batean bihurtzea lortuko dute. Gainera, antzinako lanbideei buruzko 30 tailer baino gehiago egingo dira, hala nola, okintza, zerezaitza edo aiztogintza. Haurrentzako zein helduentzako ikuskizun polit bat.

Bertaratzen diren bisitariak kaleko animazioaz eta antzerki ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute asteburu osoan zehar. Gainera, animalien ikuskizunak egongo dira, hala nola, sugeak eta hegaztiak.

 

Nekazaritza Merkatu Gardena

Irailaren 10ean, Nekazaritzako Merkatu Gardena ospatuko da Gasteizen. Azoka 10:30etik 14:00etara jarrita egongo da Urrezko Zeledonen plazan bertako produktuak sustatzeko helburuarekin. Bertan sasoiko elikagaien hainbat postu egongo dira, hala nola, barazkiak, hestebeteak, gozogintza, eztia edo txakolina. Horrela, bisitariek kalitatezko artisau produktuak dastatu eta erosi ahal izango dituzte. Erosketa hauek, Arabako herrien eta bertako nekazarien ekonomia bultzatzen lagunduko dute.

 

 

Artziniegako antzinako azoka

Artziniegako udalak hiribilduaren sorreraren 750. urteurrena ospatzeko urtean zehar hainbat jarduera bultzatzea erabaki du. Horien artean, Artziniegako Antzinako azoka. Arabako merkatu aitzindarietako bat bere 23.edizioan.

Irailaren 17an Artziniegak 5 mendez atzera egingo du merkatuaren edizio berri bat ospatzeko. Herriak Erdi Aroko artisautza postuekin, Erdi Aroko dantza tipikoekin eta garai hartako hainbat pertsonaiarekin birsortuko ditu iraganeko garaiak.

 

que tipo de viaje

 

 

Aztertu zure interesak Araban

Ez daude bi bidaiari berdin. Batzuek natura bilatzen dute, beste batzuek jaialdiak. Edozer gauza interesatzen zaizula ere, deskubritu zure plan perfektua.

 

IKUSI PLAN GUZTIAK
Planes en la naturaleza

NATURA

 

Planes culturales y tradiciones en Álava

KULTURA

 

Festivales en Álava

JAIALDIAK

 

Planes de museos en ÁLava

MUSEOAK

 

Ir de compras en Álava

EROSKETAK

 

Conde comer en álava

GASTRONOMIA

 

Rutas de senderismo en Álava

MENDI-IBILI

 

Patrimonio cultural en Álava

ONDAREA